Sintra Portugalgo kontzejurik populatuenen artean eta Lisboako barrutian kokatuta dago. 2011ko erroldaren arabera 377.835 biztanle ditu eta Portugalgo bigarren hiri handiena da. 1995 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Sintra
Sintra
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alkatea
Lisboa
Lisboa Handia
Lisboako Barrutia
Sorrera1154
Posta kodea2714
HerriburuaSintra
Geografia
Koordenatuak38°47′50″N 9°23′26″W / 38.79736°N 9.39042°W / 38.79736; -9.39042
Map
Azalera319,23 km²
Altuera175
MugakideakMafra, Loures, Odivelas, Amadora, Oeiras eta Cascais
Demografia
Biztanleria377.835 (2011)
Dentsitatea1.200 inguru bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia219
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakEl Jadida, Bissau, Lobito, Habana, Petrópolis, Honolulu konderria, Honolulu, Oviedo eta Fontainebleau
http://www.cm-sintra.pt www.cm-sintra.pt

Etimologia aldatu

Sintra izenak jatorri indo-europarra izan dezake eta Erdi Aroko Suntria-ren aldarea izan daitekeela uste da, zeinak "izar dizdiratsua" edo "eguzkia" esan nahi duen. Marcus Terentius Varro eta Lucio Junio Moderato Columela erromatar idazleek Monte Sagrado izena eman zioten eta Klaudio Ptolomeok Serra da Lua (ilargiko mendizerra). Mairuek Xintara deitu zioten.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Penha Verde mendian Paleolito garaiko aztarnak aurkitu dira. Mairuen gazteluan ere Neolito garaikoak badaude, honek argi erakusten du aintzinatik populatua izan dela.

Erromatar Inperioaren garaian Civitas Olisiponense (Lisboa) barnean zegoen eta hainbat errepidek lotzen zuten merkatal erdigunea zen Lisboarekin.

Erdi Aroa aldatu

Mairuek bi gaztelu eraiki zituzten, bata mendiaren gainaldean (gaur egungo mairuen gaztelua) eta bestea aurrekoaren azpian, Lisboako taifako agintarien egoitza zena. 1093an Alfontso VI.a Gaztelakoak Lisboa, Santarem eta Sintra konkistatu zituen. Dena dela almorabideek berreskuratu zuten. Azkenean Alfontso I.a Portugalgoak 1147an Lisboa konkistatu eta Sintrako gaztelua ere errenditu egin zen honen gudarostearen aurrean. 1154ko urtarrilaren 9an eskuratu zituen Sintrak herri foru eskubideak.

XII eta XIII mendeetan bere landa aberatsek erakarrita hainbat komentu eta monasterio eraiki ziren, eta ordena militarrak ere beren egoitzak, errotak eta mahastiak ezarri zituzten. Errege familiak ere loturak eratu zituen eremu honekin eta 1287tik aurrera lur ugari eskuratu zituen. XVII mende bukaerararte errege familiaren udako egoitza izan zen Sintrako jauregi nazionala.

Aro modernoa aldatu

1755eko Lisboako lurrikarak Sintraren erdigunea ere kaltetu zuen eta Maria I.ak berreraikuntza lanak abiarazi zituen.

XIX mendean aristokrata portugaldarrek eta atzerriko bidaiariek Sintraren magia deskubritu zuten eta honi jarraika 1836an Fernando II.ak Pena jauregiaren eraikuntza hasi zuen eta Sintrako jauregi nazionala ordezkatuz errege familiaren udako egoitza bihurtu zen. 1887an trenbidea iritsi zen eta XX mende hasieran aristokraten udako egoitza bihurtu zen Sintra eta hauen anparoan musikariak, idazleak eta margolariak etorri ziren.

XX mendea aldatu

1910an Errepublika sortu zen eta Sintrako giroa zeharo aldatu zen. Progresoaren izenean kultur ondare ugari eraitsi ziren eta nekazaritza, industria eta merkataritza jarduerak bultzatu ziren. Honen aurrean 20. hamarkadan Instituto Histórico de Sintra sortu zen Sintrako historia eta ondare artistikoa ikertu eta babesteko.

Mendeak aurrera egin ahala berriz ere udarako hiri bihurtu zen eta nabarmen haunditu zen, auzo berri ugari sortuz.

Banaketa administratiboa aldatu

Freguesiak aldatu

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
12 486 17 129 26 074 37 986 79 964 226 428 260 951 363 749 377 837

Ondasun nabarmenak aldatu

Sintrako Paisaia Kulturala1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Pena jauregia

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 723
Kokalekua   Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1995ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Sintrako Paisaia Kulturala. Honen barnean badaude hainbat eraikin zibil, erlijioso, militar eta baita aurre historiako guneak ere.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu