Sinplizio (aita santua)

Sinplizio[1] (Tivoli ?-Erroma 483ko martxoak 10) Eliza Katolikoko 47. aita santua izan zen 468 eta 483 bitartean.

Sinplizio (aita santua)


47. Aita santu

468ko martxoaren 3a (egutegi gregorianoa) - 483ko martxoaren 10a (egutegi gregorianoa)
Hilario - Felix III.a
Bizitza
JaiotzaTivoli, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma483ko martxoaren 10a (62/63 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
martxoaren 10
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Kastinoren semea, bere aitasantualdian gertatu zen Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa 476an heruloen errege zen Odoakrok azken enperadorea izan zen Romulo Augustulo garaitu eta kargutik kendu zuenean.

Konstantinoplan, Basilisko Zenon enperadorearen aurka matxinatu zen eta tronua bereganatu zuen. Monofisita adierazia "Enkyklikon" delakoa aldarrikatu zuen, 451n monofisismoa kondenatu zuen Kaltzedoniako kontzilioa onartzen ez zuen ediktu erlijiosoa.

Ediktu hori baliogabetua geratu zen Zenonek tronua berreskuratu zuenean, baina bandaloekin eta ostrogodoekin izan zituen borroken ondorioz, enperadoreak eztabaida monofisitarentzako konponbide bat topatu zuen 482an "Henotikon" bezala ezagutu zen ediktu berri bat argitaratuz, non monofisiten eta ortodoxotzat hartzen zen doktrinaren arteko batasun formula bat bultzatzen zen.

Ediktu berri honek sortuko zuen arazoa eta Akaziar zisma eragingo zuena, ez zuen Sinpliziok bizi izan, hau 483ko martxoak 10ean hil baitzen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinplizio (aita santua)  


Aurrekoa
Hilario
Aita Santua
468ko martxoak 3-483ko martxoak 10
Ondorengoa
Felix III.a