Sinestunen Printzea (arabieraz أمير المؤمنين amīr al-mu'minīn), emir bezala ere itzulia, islamiar titulu bat da, tradizionalki kalifarenari lotua, daramana, musulmanen artean autoritate erlijioso gorena dela adierazten duena.

Marokon aldatu

Sultan almorabideek ere erabili zuten, baina ez hala kalifa titulua, eta ondoren sultanak, orain Marokoko erregea. Marokoar sultanen autoritate erlijiosoa sinestunen printze bezala, hauen autoritate politikoa onartzen ez zuten herrialdeko sektoreek onartua zen. Erresumaren mugetatik haratago ere onartzen zen, berdin onartua baitzen hegoalderago, Saharako tribuen artean, marokoar nazionalismoak argudiatzen duen argudioetako bat delarik Mendebaldeko Sahararen subirautza aldarrikatzeko. Baita Mauritaniak ere (azken kasu honetan halako aldarrikapenik ez dagoen arren).

Kanpo estekak aldatu