Sinbad itsasgizona (batzuetan Sindbad ere deitua; arabieraz: السندباد البحري‎,‎‎ as-Sindibādu al-Baḥriyy) Mila gau eta bat gehiago arabiar ipuin sortako kondairazko pertsonaia bat da. Berez ez zegoen bilduma horren barnean, baina XIV. mendean gehitu zitzaion. Abbastar Kaliferriaren garaian Bagdad hirian bizi omen zen. Bere zazpi itsas bidaia harrigarrietan zehar, Ekialdeko Afrika eta Hegoaldeko Asian barna nabigatu zuen, eta leku magikoak, munstro izugarriak eta naturaz gaindiko gertakariak ikusi ere bai.

Sinbad itsasgizonaren irudikapena.
Artikulu hau pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sinbad».
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinbad itsasgizona Aldatu lotura Wikidatan