Sinai[1]Sinai penintsula bezala ere ezaguna— (arabieraz: شبه جزيرة سيناء‎; hebreeraz: סיני‎) Ekialde Hurbileko penintsula da. Iparraldean Mediterraneo itsasoa; mendebaldean Suezeko istmoa (Afrikako muga eta gaur egun Suezeko kanalaren kokalekua); ekialdean Egipto eta Israel arteko muga eta Negev basamortua; ipar-ekialdean Gaza eta hegoaldean Itsaso Gorria. Itsasoan golko bi sortzen ditu: mendebaldean Suezekoa eta ekialdean Aqabakoa.

Sinai
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSanta Katalina mendia
Motapenintsula
Azalera60.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak29°30′00″N 33°50′00″E / 29.5°N 33.833333333333°E / 29.5; 33.833333333333
Ur-gorputzaMediterraneoa
Itsaso Gorria
Aqabako golkoa

Politikoki penintsula Egiptokoa da, eta alde bitan zatitzen da: Iparraldeko Sinai (Shamal Sina' ) eta Hegoaldeko Sinai (Yanub Sina' ). Sinaik 58.842 km²-ko azalera du, eta 379.000 biztanle, gehienak beduinoak. Hiri nagusiak Taba eta Xarm el-Xeikh dira.

Iparraldeko aldea hareazko basamortua da; hegoaldekoa, berriz, menditsua. Mendirik altuena 2.642 metroko Santa Katalina mendia bada ere, famatuena Itun Zaharrean agertzen den Sinai mendia (2.285 m) da[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Vaux, Roland de. (1978). The early history of Israel. Westminster Press ISBN 0-664-20762-6. PMC 3669566. (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).

Kanpo estekak aldatu