Sierra Nevada de Santa Marta

Sierra Nevada de Santa Marta Kolonbiako mendilerro bakartua da, herrialdearen iparraldean dagoena, Karibe itsasoaren ertzetik hurbil. Munduko itsasertzeko mendigunerik garaiena da; izan ere, Pico Simón Bolívar, gailurrik gorena, itsas mailatik 5.775 metrora dago, Karibeko kostaldetik 42 kilometrora besterik ez izan arren[1]. 17.000 kilometro koadroko eremua dauka, eta 36 ibairen sorburua da, Cesar, Ranchería, Palomino eta Guatapurí besteak beste. Magdalena, Cesar eta La Guajira departamenduen artean banaturik dago.

Sierra Nevada de Santa Marta
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPico Cristobal Colón
Garaiera5.750 m
Motamendikate
Azalera17.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak10°52′00″N 73°43′12″W / 10.8667°N 73.72°W / 10.8667; -73.72
Geologia
Material nagusiaArroka metamorfiko
GaraiaKretazeo

Erreferentziak aldatu

  1. Sierra Nevada de Santa Marta: Biosphere Reserve Information. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-22).

Kanpo estekak aldatu