Shimazu Takahisa (japonieraz: 島津 貴久?, 1514ko maiatzaren 28a1571ko uztailaren 15a) Japoniako historiako Sengoku aroko daimyō bat izan zen. Shimazu Tadayoshiren semea eta Shimazu klaneko hamabortzgarren buruzagia izan zen.

Shimazu Takahisa

Daimyō

Bizitza
JaiotzaJaponia1514ko maiatzaren 28a
Herrialdea Japonia
Heriotza1571ko uztailaren 15a (57 urte)
Familia
AitaShimazu Tadayoshi
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Indonesiera
Thailandiera
Vietnamera
txinera
koreera
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Takahisak, zenbait kanpaina egin zituen hiru probintzia aldarrikatzeko asmoz: Satsuma, Osumi eta Hyuga. Aurrerapen nabarmenak izan zituen arren, hurrengo belaunaldia izango zen lan hori amaituko zuena, denbora batez, Kyushu uharte osoaren kontrola hartu zutenak.

Takahisak, aktiboki bultzatu zituen atzerriko herrialdeekin harremanak. Japoniara europar su-armak ekarri zituen lehen daimyōa izan zen, 1543an portugaldar itsasontzi bat Tanegashimara iritsi ondoren. 1549an Frantzisko Xabierkoari ongietorria eman zion, bere lurraldeetan segurtasuna bermatu ziona, katolizismoa hedatzeko askatasunaz gain, beranduago, atzera egingo zuen arren, monje budisten kexuei kasu eginez. Takahisak, era berean, Ryukyuko Erresumarekin harreman diplomatikoak izan zituen.


Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.