Shigefumi Mori (japonieraz: 森 重文 Mori Shigefumi?, Nagoya, 1951ko otsailaren 23a) japoniar matematikaria da. Kiotoko Unibertsitatean egin zituen lehenengo ikasketak, eta 1975ean jaso zuen titulua. Hantxe egin zituen doktorego-ikasketak, Masayoshi Nagataren zuzendaritzapean. 1978an aurkeztu zuen bere tesia, The endomorphism rings of some abelian varieties (Aldaera abeliano batzuen endomorfismo eraztunak). 1980an, Nagoyako Unibertsitatean, matematikako irakasle izendatu zuten, eta 1990ean katedra bat eskuratu zuen Kiotoko Unibertsitatean. 1977-1988 urteetan denboraldi luzeak egin zituen Estatu Batuetan, Harvarden, Ikerketa Aurreratuetarako Institutuan, Columbiako Unibertsitatean eta Utahko Unibertsitatean. Morik geometria aljebraikoa landu du, aldaera aljebraikoak bereziki. Honela, Castelnuovo, Enriques, Severi, Zariski, eta Kodairaren lana jarraitu du. 1990eko Nazioarteko Kiotoko Kongresuan Fields domina eman zioten, geometria aljebraikoaren esparruan egindako lanari esker. 1978an Hartshorneren aierua, lehenengo aldiz 1970an azaldu zena, frogatu zuen. Beste sari asko ere jaso ditu: Japoniako Matematikako Elkartearen Yanaga saria (1983), Chunichi Kultura saria (1984), Japoniako Matematikako Elkartearen saria (1988, Kawamatarekin batera), Inoue saria (1989), eta Aljebrako Cole saria, Ameriketako Elkarte Matematikoaren eskutik (1990).

Shigefumi Mori

Bizitza
JaiotzaNagoia1951ko otsailaren 23a (73 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaKyotoko Unibertsitatea
Tōkai Junior and Senior High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMasayoshi Nagata (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Yuji Odaka (en) Itzuli
Takuzo Okada (en) Itzuli
Osamu Fujino (en) Itzuli
Takayuki Hayakawa (en) Itzuli
Hiraku Kawanoue (en) Itzuli
Kento Fujita (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Utahko Unibertsitatea
Kyotoko Unibertsitatea  (1975eko apirilaren 1a -  1980ko ekainaren 30a)
Nagoiako Unibertsitatea  (1980ko uztailaren 1a -  1982ko uztailaren 31)
Nagoiako Unibertsitatea  (1982ko abuztuaren 1a -  1987ko abenduaren 31)
Nagoiako Unibertsitatea  (1988ko urtarrilaren 1a -  1990eko martxoaren 31)
Kyotoko Unibertsitatea  (1990eko apirilaren 1a -  2016ko martxoaren 31)
Kyotoko Unibertsitatea  (2011ko apirilaren 1a -  2014ko martxoaren 31)
Kyotoko Unibertsitatea  (2016ko apirilaren 1a -
Kyotoko Unibertsitatea  (2016ko apirilaren 1a -
Jasotako sariak
KidetzaJaponiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shigefumi Mori