Shapingba Barrutia (沙坪坝区 txinera sinplifikatuz), Chongqing osatzen duten barrutietako bat da. 2006ko erroldaren arabera, 740.000 biztanle bizi ziren 383 kilometro koadroko azaleran, hortaz, barrutiaren dentsitatea 1.932 biztanle/km2 da.

Shapingba Barrutia
Barrutia
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Udal-probintziaChongqing
Izen ofiziala沙坪坝区
第三区
Posta kodea400900
Geografia
Koordenatuak29°32′38″N 106°27′13″E / 29.54377°N 106.45359°E / 29.54377; 106.45359
Map
Azalera395.83 km²
Demografia
Biztanleria1.133.900 (2016)
Dentsitatea2.864,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1939ko abuztuaren 1a
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakInnere Stadt
spb.cq.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena aldatu

 
Shapingba barrutiko Sanxia Plazaren ikuspegia gauez.

Shapingba barrutia, Chongqingeko hirigunearen mendebaldean dago, Yangtze ibaiaren eta Jialing ibaien artean dago.

Barrutiaren mugak honakoak dira: Beibei Barrutia iparraldean, Yubei Barrutia eta Jiangbei Barrutia ekialdean, eta Jiulongpo Barrutia hegoaldean, eta Bishan Konderria mendebaldean.

Historia aldatu

Shapingba barrutia Chongqingen zati izan aurretik, Baxianen jabetzako barruti izan zen (gaur egun Banan Barrutia dena). Ondoren, 1930eko hamarkadan Shapingba, Baxiango Lehen Barrutiaren barne egon zen.

Banaketa administratiboa aldatu

Shapingba barrutia osatzen duten herriak honakoak dira:

  • Huilongba (回龙坝镇)
  • Fenghuang (凤凰镇)
  • Qingmuguan (青木关镇)
  • Zhongliang (中梁镇)
  • Tuzhu (土主镇)
  • Chenjiaqiao (陈家桥镇)
  • Huxi (虎溪镇)
  • Xiyong (西永镇)
  • Gele Shan (歌乐山镇)
  • Zengjia (曾家镇)
  • Qinjiagang (覃家岗镇)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.