Shankill Road (irlanderaz Bóthar na Seanchille; euskaraz "Eliza Zaharraren Bidea" esan nahi du) Ipar Irlandako Belfast hiriko etorbide edo kale bat da. Kale edo etorbide hau nagusiki protestantea, loialista eta langile mailako jendearen bizilekua da. Kale hau Belfasteko erdigunetik atera eta 2,4 kilometroetan zehar mendebalderantz luzatzen da, alboetan denda ugari dituelarik. Auzotarrak etorbide edo kale nagusitik sakabanatzen diren kalexka ugarietan bizi dira.

Shankill Road
Bóthar na Seanchille
Belfast, Irlanda
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Probintzia Ulster
Konderria Antrim konderria
Hiria Belfast
Geografia
Koordenatuak54°36′15″N 5°57′05″W / 54.604166666667°N 5.9514583333333°W / 54.604166666667; -5.9514583333333
Map
Demografia
Bestelako informazioa

Historia aldatu

Eremu hau Ulstergo Loialisten aldeko horma irudiengatik oso ezaguna da. Shankill Belfasteko hauteskunde-barruti bat ere bada.

1970ko hamarkadaren bigarren erdialdean eta Ipar Irlandako gatazkaren testuinguruan, eremu honetan Shankill Butchers hiltzaile talde loialistaren egoitza izan zen.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu