Shan (estatua)

Shan estatua» orritik birbideratua)

Shan (shaneraz: မိူင်းတႆး; birmanieraz: ရှမ်းပြည်နယ်) Myanmarko zazpi estatuetako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena. Bertan bizi den etnia nagusia shan herria da. 155.801 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2019an 6.332.188 biztanle zituen.[1] Hiriburua Taunggyi da. Gehienbat herri txikiz osaturik dago.

Shan
မိူင်းတႆး
 Myanmar
Administrazioa
Estatua MMR
ISO 3166-2MM-17
HiriburuaTaunggyi
Geografia
Koordenatuak21°30′N 98°00′E / 21.5°N 98°E / 21.5; 98
Azalera155.801 km²
MugakideakKatxin, Bokeo Province (en) Itzuli, Kayin State (en) Itzuli, Sagaing, Mandalay, Kayah State (en) Itzuli, Mae Hong Son (en) Itzuli, Txiang Mai, Chiang Rai (en) Itzuli, Lūang Namthā (en) Itzuli eta Yunnan
Demografia
Dentsitatea40,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Herri nagusiakShan, bamar, txinatar, ingeles, katxin, naga, intha, palaung, Pa-O eta indiarrak.
ErlijioakBudismoa, Kristautasuna, Islama eta Hinduismoa

Historia aldatu

Shanak XIII-XVI. mende bitartean nagusi izan ziren egungo Myanmarko alde gehienetan, baina behera egin zuen haien aginpideak, printzerri txiki askotan banatu baitzen erresuma hura. 1922an eratu zen Shan Estatuen Elkartea. 1948an Myanmarko estatuaren barnean geratu zen, autonomia maila handi batekin. 1974an konstituzio berri bat aldarrikatu zuten Myanmarren, eta guztiz murriztu zuten autonomia maila hura.

1958an shan gerrillak hasi ziren My gobernuaren aurka, estatu burujabe baten alde. Opioaren trafikoa izugarri hazi da shanen lurraldean, azken urteotan.

Erreferentziak aldatu

  1. Myanmar: Regions, States, Major Cities & Towns - Population. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.