Shaaban Robert (Tanga, 1909Dar es Salaam, 1962) Tanzaniako idazlea izan zen. Swahili hizkuntzaz idatzi duten autore ezagunenetako bat da.

Shaaban Robert
Bizitza
JaiotzaTanga eskualdea1909ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Tanzania
HeriotzaDar es Salaam1962ko ekainaren 20a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakswahilia
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Aita kristaua zuen, baina erlijio musulmanera bihurtu zen bera gaztetan. Poesia, saiakera eta ipuinak landu zituen, ekialdeko tradizioaren ildotik. Olerkiz eta ipuin-bildumaz gainera, autobiografia bat, Maisha Yangu (1949, Nere bizitza) eta biografia bat ere, Maisha ya Siti Binti Saad, mwimbaji wa Unguja (1958, Siti Binti Saad Zanzibarko emakume olerkariaren bizitza), idatzi zituen.

Bere lanen bilduma eskaini zuen 1958an, Insha ya mashairi (Olerkiak eta saiakerak).

Lanak aldatu

  • Maisha yangu
  • Kusadikika nchi iliyo angani
  • Kufikirika
  • Adili na nduguze
  • Masomo yenye adili
  • Utenzi wa Vita vya Uhuru
  • Wasifu wa Siti Binti Saad
  • Baada ya Miaka Hamsini

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu