Seven edota Se7en (euskaraz: «Zazpi») 1995eko suspentsezko thriller bat da, David Fincher estatubatuar zinema zuzendariarena. Generoari dagokionez, zinema beltzaren, psychothrillerraren eta buddy moviearen artean dago. Gidoigilea Andrew Kevin Walker izan zen; eta antzezleak, Brad Pitt, Morgan Freeman, Gwyneth Paltrow eta Kevin Spacey.

Seven (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaSeven
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Honen izena daramaZazpi bekatu nagusiak
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma, Neo-noirra, buddy cop film (en) Itzuli, misteriozko zinema, film dramatikoa, thrillerra eta detective film (en) Itzuli
Iraupena127 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)David Fincher
Gidoigilea(k)Andrew Kevin Walker
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaArnold Kopelson
Konpainia ekoizleaNew Line Cinema
EdizioaRichard Francis-Bruce
Ekoizpen-diseinatzaileaArthur Max
Bestelako lanak
MusikagileaHoward Shore
Argazki-zuzendariaDarius Khondji
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaezezaguna
Argumentu nagusiaserieko hiltzailea, bekatu hilgarria eta Zazpi bekatu nagusiak
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

warnerbros.com…
IMDB: tt0114369 Filmaffinity: 575149 Allocine: 13892 Rottentomatoes: m/seven Mojo: seven Allmovie: v135792 TCM: 18868 Metacritic: movie/se7en TV.com: movies/seven
Facebook: Se7en.Film Netlix: 950149Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Izenburua zazpi bekatu nagusiei lotua dago.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New Yorkeko Hilketa Saileko Somerset tenientea (Morgan Freeman) erretiroa hartzeko zorian dagoen polizia ikertzaile beteranoa da, bere azken kasuan handigura eta izaera sutsuko den David Mills (Brad Pitt) polizia hasiberriarekin lanean ipini dute. Biek elkarlanean zazpi bekatu nagusiak aitzakiatzat hartuta hainbat hilketa egiten ari den serieko hiltzaile psikopata bat (Kevin Spacey) atzeman beharko dute, haren hilketa bakoitzak zazpi bekatu nagusietako banarekin lotura duelarik: lizunkeria, lukurreria, jalekeria, nagikeria, haserrekeria, bekaizkeria eta harrokeria. Biktimen gorpuek hiltzaileak nahita lagatako aztarnak dituzte; hala, jolas buru-hausgarria izateaz gain, katuaren eta txakurraren arteko joko bat bilakatzen da.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu