Sestra-kurbak edo kurba hipsometrikoak mapa batean altuera bera duten puntuak lotzen dituzten lerroak dira. Sestra-kurbak adierazten dituzten mapei mapa topografiko deritze. Ohikoa da sestra-kurbek adierazten altuera zenbat eta handiagoa izan, sestra-kurben arteko espazioa kolore ilunagoz margotzea, erliebearen irudikapen egokiagoa izateko.

Sestra-kurba bateko puntuek altuera berean dauden puntuak adierazten dituzte. Altuera tarte erregularretako maila kurbak marrazten dira gehienetan (100m, 200m, 300m, ...). Halatan, maila kurbak zenbat eta estuago izan, erliebea orduan eta maldatsuagoa da. Irudian, erdialdean mendi bat dagoela adierazten da, eskuinean berriz eremua nahiko laua da.

Altitudea kalkulatzeko, itsas mailaren batez bestekoa hartzen da erreferentziatzat, itsasoa 0 metrora dago eta. Hortik gorako altitudeak tarteka adierazten dira, 100 metroko edo 50 metroko tarteak dira ohikoenak; zenbat eta tarte txikiagoa orduan eta zehaztasun handiagoa du mapa topografikoak.

Sestra-kurbak elkarren oso hurbilean daudenean, aldapa handia dagoela esan nahi du; sestra-kurben arteko distantzia handia denean, berriz, aldapa txikia dagoela.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.