Sestaoko geltokia (Bilboko metroa)

43°18′33″N 3°00′21″W / 43.309230°N 3.005938°W / 43.309230; -3.005938

Sestao Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, izen bereko udalerriko erdigunean kokatuta dagoena, Galtzara Nagusiaren azpian, alegia. 2005eko urtarrilaren 8an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. 2007ko urtarrilaren 20an Portugaleteko geltokia ireki arte 2. linearen geltoki-buru izan zen.

Sestao
Geltokiak sarbidea du Kasko plazan.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Abatxolo  Bilboko metroaren 2. linea  Urbinaga »
Kokapena
HelbideaGaltzara Nagusia, 4; 48910
UdalerriaSestao,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaSES
Gunea2. gunea
Irekiera2005eko urtarrilaren 8a
Bidaiariak2.256.209 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA2316  Sestao - EHU
A3122  Bilbo - Sestao - Errepelega
A3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
A3135  Sestao - Kabiezes
A3331  Sestao - Trapagaran
A3335  Muskiz - Sestao
BestelakoakAutobusa  Santurtzi - Madril (Alsa)

Sarbideak aldatu

Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, korridore bidezko sarbide bat, eta igogailu bidezko beste sarbide bat ditu.

  •       Kasko plaza, Udaletxea (Kasko irteera)
  •   Galtzara Nagusia, 14 (La Salle irteera)
  •     Txikito Bidea / Fleming doktorearen kalea (Camino Txikito Bidea irteera)
  •       Galtzara Nagusia, 2 (Kasko irteera)

Gaueko sarbideak aldatu

  •       Kasko plaza, Udaletxea (Kasko irteera)
  •       Galtzara Nagusia, 2 (Kasko irteera)

Geltokia aldatu

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Kasko sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[2] Aldiz, La Salle sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, eta Camino Txikito Bidea sarbidearena harrizko elementu bilakatzen da, sarbidea korridore bidezkoa eta eraikin bati atxikita dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi eta balioztatze makinaz hornituta dago. Gainera, 2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez,[3] eta 2017an desfibrilagailua instalatu zen.[4]

Lotuneak aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Alsa zerbitzuak hornitzen dituzten lau autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Bidaiariak aldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[5]

Sestaoko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2005-2017 (milioi bidaiari)

Erreferentziak aldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 39 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) Deia. «Metro Bilbao amplía la conexión Wifi a seis estaciones más, que se suman a San Mamés, la primera en conectarse» (Noiz kontsultatua: 2015-03-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  5. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa