Sergio III.a[1] (Erroma, c. 860 - ib., 911ko apirilak 14) Eliza Katolikoko 119. aita santua izan zen 904 eta 911 bitartean.

Sergio III.a


119. Aita santu

904ko otsailaren 3a - 911ko apirilaren 14a
Leon V.a - Anastasio III.a
Bizitza
JaiotzaErromac. 860
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma911ko apirilaren 14a (50/51 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Heriotza modua: Pozoia
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
InfluentziakPornokrazia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Tuskuloko kontea zen Sergioren hautaketa aita santu bezala, aita santutzaren historian pornokrazia bezala ezagutzen den garai baten hasiera da, euren maitaleek aita santuen erabakietan izango zuten eragina dela eta.

Formoso aita santuak Cerveteriko gotzain izendatua, hala ere, "gorpuaren kontzilioa"n parte hartu zuenetako bat izan zen, aipaturiko aita santuaren aurka egin zena Esteban VI.a aita santuak bultzatuta eta gorpua lurpetik ateraz eta profanatuz amaitu zena.

897an Esteban VI.a hil ondoren, Spoleto familiaren laguntzarekin lehen aldiz aita santu bihurtzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, aukeratua Teodoro II.a izan baitzen.

Hurrengo urtean bigarren aldiz saiatu zen, baina oraingoan ere ez zuen lortu, Joan IX.a aukeratua izan baitzen, honen ondorioz eskumikatua eta erbesteratua izan zelarik Leon V.a aita santuak erabaki hori atzera bota zuen arteeta, hala, Sergio Erromara itzuli ahal izan zelarik.

Itzuli ondoren eta Spoleto familiaren eta batez ere Erromako senatari eta buruzagi militarra zen Teofilakto I.aren laguntzarekin Kristobal kargutik kendu eta gartzelaratu egiten du ondoren Leon V.a aita santuarekin batera itoarazi egin zuelarik.

Aita Santua eta antipapa ezabatuak, bere aldekoek aita santu bezala aukerarazten dute 904ko urtarrilak 29an eta 898tik Formoso aita santua berrabiltzeko ospatutako kontzilio guztietan erabakitako dekretu guztiak baliogabetzea agintzen du.

Sergio III.aren maitaleak Teofilaktoren emaztea eta honen alaba Marozia izan ziren, honekin seme bat izan zuelarik, Joan XI.a aita santua izango zena, eta zenbait hamarkadetan zehar Erromako benetako gobernari bihurtuko zirenak.

Bere aitasantualdian, 905ean Luis III.a Itsua enperadorea erbestetik itzultzen saiatu zen, baina Italiako erregea zen Berengario Friulikoak harrapatu eta itsutu zuen, era berean enperadore kargutik kendu zuelarik, Sergio aita santuak ondorengo bezala izenda zezan arrakastarik gabe saiatuz.

Bizantziorekin zuen harremanean Leon VI.a Jakintsua enperadorearen laugarren ezkontza baimendu zuen, kasu honetan bere maitale zen Zoerekin, bere seme eta oinordeko bakarra eman ziona. Hau eginez ez zion bakarrik Konstantinoplako Aitalehena zen Nikolas Mistikoari aurre egin, baizik eta garai hartako legedi zibil zein eklesiastikoa ez zituela batere kontutan hartu.

Bere aitasantualdiko gauza positiboen artean, honek iraun zuen bitartean 910ean Clunyko abadia benitoarra sortu zela zegoen, Gilen I.a Akitaniakoak hiribildu bat dohaintza bezala emanez, baina hori zuzenean Aita Santuaren agintepean egoteko baldintzarekin eta ez noble edo gotzain baten agintepean.

Era berean San Joan Laterangoa Artxibasilika berreraiki zuen, lurrikara baten ondorioz suntsitua izan zena. Aita Santu honen dominetan agertzen da lehen aldiz tiara.

Sergio III.a 911ko apirilak 14an hil zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Leon V.a
Aita Santua
904-911
Ondorengoa
Anastasio III.a