Serendipia beste zerbaiten bila aritzean, nahi gabe edo kasualitatez egiten den ustekabeko aurkikuntza da.[1] Zientziaren historian ohikoak dira serendipiak. Adibidez, 1922an, Alexander Fleming bakterio hazkuntza aztertzen ari zela, bakterio plaka bat onddo batekin kutsatu zitzaion. Geroago ohartuko zen onddo horren inguruan ez zirela bakterioak hazten, eta imajinatu zuen hor bazela zerbait bakterioak hiltzen zituena. Bera isolatzeko gai izan ez zen arren, gertaerak penizilinaren aurkikuntzari hasiera eman zion. Literatura-lanetan serendipien kasuak ere badira: autore batek bere garaian imajinatu duen eta ezagutzen ez den zerbaiti buruz idazten duenean, eta gero frogatzen da hori idazleak definitu zuen bezala existitzen dela, xehetasun berberekin. Serendipia hauek ez dira aurrerapenekin edo zientzia-fikzioarekin nahastu behar.

El Shoemaker-Levy 9 kometa, 1993an serendipia bati esker aurkitua.

Serendipia hitza, ingelesezko serendipity hitzetik dator, Horace Walpolek 1754an sortutako neologismo bat, "Serendipeko hiru printzeak" izeneko persiar ipuin tradizional batetik sortua, non, protagonistek, Serendip (Zeilan uharteko persierazko izena) printze batzuk, euren arazoak, kasualitate sinestezinen bidez konpontzen zituzten.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2015]
  2. (Ingelesez) Ben Amos, Dan. (2006). Folktales of the Jews: Tales from Eastern Europe. Jewish Publication Society, 318 or. ISBN 0827608306..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.