Semantika zeinu linguistikoen esanahia eta haien konbinaketak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Semantikaren ikuspuntua sinkronikoa edo diakronikoa izan daiteke. Breal-ek, aurrekoetan oinarrituta, semantika diziplina linguistikoa gisan eman zuen; aurrerago, Peirce-k, Ogdon-ek, Richards-ek eta beste batzuek ikertu zuten zeinuaren jatorriaren gainean, irizpide analitiko batekin, baita zein paper betetzen zuen hizkuntzak mundu pertzeptibo-kognitiboan ere; horrekin Humbold-ek hasi zuen baina Sapir, Maslinowski eta Benjamin Lee Whorfek ikertzen segitu zuten.

Estrukturalismoak semantika sistematiko bat eraikitzean eragin txikia izan du: orokorrean, soilik aztertu ditu kriterio-historikodun talde lexikoak, eta baita idealistak eta giza-politikoak ere.

Azken emaitzak atera ditu Uriel Weinreich-ek, Pragako Zirkuluarekin eta antropologiarekin edota Katz eta Fodor eta beste transformalistekin parekatuta, haien asmoa edo aspirazioa dela medio.

Kanpo estekak aldatu