Seljuktar Inperioa[2][3] (turkieraz: Büyük Selçuklu Devleti, persieraz: دولت سلجوقیان‎, arabieraz: الدولة السلجوقية‎‎) Erdi Aroko turko-persiar[4][5][6] inperio sunia izan zen, oghuz turkiarren qynyq adarrak sortua.[7] Inperioaren mugak Hindu Kushetik ekialdeko Anatoliara eta Erdialdeko Asiatik Persiar golkora zihoazen. Aral itsasoan bere jaioterrian sortuak, seljuktarrek hasieran Khorasan gero Persia eta, azkenean, ekialdeko Anatolia konkistatu zituzten.

Seljuktar Inperioa
دولت سلجوقیان
Dawlat-i Saljūqiān
Büyük Selçuklu Devleti
الدولة السلجوقية‎)
1037 – 1194
Monarkia
Seljuktar Inperioaren zabalera handiena, 1092 inguruan.
Geografia
HiriburuaNishapur
Shahr-e-Rey
Ispahan
Kultura
Hizkuntza(k)Persiera
Arabiera
Oghuz turkiera
ErlijioaIslam sunita
Historia
Tugrul Begek inperioa sortu zuen1037
Kuarezmiar Inperioak ordezkatu zuen[1]1194
Aurrekoa
Ghaznavidar Inperioa
Ondorengoak
Kuarezmiar Inperioa
Rüm sultanerria
Ayyubid leinua
Azerbaijango Atabegs
Burid leinua
Zengid leinua
Danishmendiar leinua
Ortukidar leinua
Saltukidar leinua

Lehenengo enperadorea Tugrul Beg izan zen, 1037an. Seljuktarrek Ekialdeko mundu islamiarra batzea lortu zuten eta paper garrantzitsua jokatu zuten Lehen eta Bigarren Gurutzadetan. Oso persiartuak bai kulturaren bai hizkuntzaren aldetik, seljuktarrek paper garrantzitsua jokatu zuten turko-persiar ohituren jatorrian.

Historia aldatu

Seljuktar Inperioa XI. eta XII. mendeen artean gaur egungo Iranen, Iraken eta Anatolian zehar zabaldu zen turko-persiar estatu bat izan zen.

Seljuktarrena jatorriz Aralgo itsasoaren iparraldean bizi zen herria zen . X. mendean Islamera bihurtu ziren, sunnismoaren adarrera, zehazki. Inperioaren izena beraien lehen buruzagi izan zen Seljukengandik dator. Bere agindupean, seljuktarrek konkista militarren aldi bati hasiera eman zioten gaur egun Iranen parte den Khorasango eskualdean. Hortik aurrera, pertsiarren ohitura eta hizkuntzak bereganatu zituzten. Togrulek, Seljuken ilobak, Bagdad hartu zuen 1055ean, eta bere burua «Sultan eta sartalde nahiz sortaldeko errege» izendatu. Bere ondorengo Alp Arslanek hiriburua gaur egungo Teheranen finkatu zuen, Alepo eta Armenia konkistatu zituen eta Romano Laugarrena Bizantzioko enperadorea garaitu zuen Manzikerteko guduan (1071). Garaipen horrek markatu zuen Anatoliaren turkiar agintearen hasiera.

Bizantziori konkistatutako lurraldeek inperioaren Rum adarra osatu zuten, gerora Rûmgo Sultanerria izango zena. Inperioak Malik Xah-ren agintepean jo zuen gailurra. Garai hartan, Jerusalem eta Asia Txikia ere barne hartzen zituen.

Seljuktar inperioak armada oso boteretsua eta administrazio oso eraginkorra zituen. Eskolek sunismoa bultzatzen zuten.

1243an, mongoliarrek inperioa zatikatu zuten, euren menpeko hainbat turkiar sultanerritan banatuz. 1276 urte inguruan, Rümgo seljuktarrek botere guztia galdu zuten, inperioa 1307 arte zutik mantendu bazuten ere.

Enperadoreak aldatu

Ikus ere aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Grousset, Rene, The Empire of the Steppes, (New Brunswick:Rutgers University Press, 1988), 159-161. orr.
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  3. Inperio hartan agintea izan zuen dinastiaren sortzaile izan zen Seljuk heroiaren izenetik dator.
  4. M.A. Amir-Moezzi, "Shahrbanu", Encyclopaedia Iranica (online)
  5. Josef W. Meri, "Medieval Islamic Civilization: An Encyclopedia", Routledge, 2005, p. 399
  6. Michael Mandelbaum, "Central Asia and the World", Council on Foreign Relations (1994), 79. orr.
  7. Dani, A. H., Masson, V. M., Asimova, M. S., Litvinsky, B. A., Boaworth, C. E. (1999). History of Civilizations of Central Asia. Motilal Banarsidass Publishers

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.