Selenge[1] (mongolieraz: Сэлэнгэ мөрөн, Selengue mörön; errusieraz: Селенга, Selengà; buriateraz: Сэлэнгэ гол, Selengue gol edo Сэлэнгэ мүрэн, Selenge müren), Erdialdeko Asiako ibai luzea da, Mongolia eta Errusiatik igarotzen dena. 992 kilometroko luzera (1024 km beste iturri batzuen arabera[2]) eta 447.000 km²ko arroa ditu.

Selenge
Сэлэнгэ мөрөн (mon) Сэлэнгэ гол (bu) Селенга́ (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.024 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°15′43″N 100°40′47″E / 49.2619°N 100.6797°E / 49.2619; 100.6797
Estatu burujabe Mongolia
Province of MongoliaKhövsgöl
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera447.000 km²
Arro hidrografikoaYenisey basin (en) Itzuli
Ur-emaria935 m³/s
LakuakBaikal
IturburuaDelgermörön (en) Itzuli
Bokalea
()
Baikal

Mongoliako eta Errusiako Buriatiako ibai nagusia da. Mongolian du iturburua, Ider (452 km) eta Delgermörön (445 km) ibaien bilgunean, eta Ulan-Ude hiria alderik alde igaro ondoren Baikal aintzirara isurtzen da. 680 km²ko delta eratzen du aintzira horretan. Orkhon du adar nagusia. Ontziz ibil daiteke Sühbaatar-eraino, apiriletik azarora arte[3].

Hidrometria aldatu

Selengeren emaria 28 urtez, 1970-1997 bitartean, neurtua izan da Kabansken, ahotik 43 kmra[4]. Puntu horretan drainatutako eremuak 445.000 km² ditu, arro osoaren %99. Urteko batez besteko emaria 933,9 m³ segundokoa da. Emari handiena abuztuan du (2202,6 m³/s) eta txikiena otsailean (106,8 m³/s).

Selenge ibaiaren batez besteko emariak (/s) Kabansken neurtuak
Datuak: 1970 eta 1997 artean

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. Селенга Great Soviet Encyclopedia. Slovari.yandex.ru
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Selenge Kabansken R-arcticnet.sr.unh.edu

Kanpo estekak aldatu