Selçuk Selçuk barrutiko hirigunea da, Izmir probintzian, (Turkia). Egeoko Kosta eskualdean dago, Kusadasiren 18 kilometrotan, eta Efeso hiri historikoaren hiru kilometrotan. Horren guztiaren ondorioz oso gune turistikoa da.[1]

Selçuk
Turkiako barrutia
Administrazioa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIzmir probintzia
Izen ofizialaSelçuk
Posta kodea35920
Geografia
Koordenatuak37°56′49″N 27°22′25″E / 37.94699°N 27.37349°E / 37.94699; 27.37349
Map
Azalera317 km²
MugakideakMenderes (en) Itzuli, Torbalı (en) Itzuli, Tire (en) Itzuli, Kuşadası (en) Itzuli, Söke (en) Itzuli eta Germencik (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria36.360 (2018)
35.281 (2014)
37.386 (2020)
25.564 (2000)
34.587 (2012)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2018)
Dentsitatea114,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakSiegburg, Lienz (en) Itzuli, Dion, Fatima, Hennef (Sieg), Prizren, Erbaa (en) Itzuli eta Radoviš (en) Itzuli
selcuk.gov.tr
Selçuk

Historia aldatu

Selçuk izena lurraldean XIII. mendean inguruan kokatu ziren seljutar turkiarrek jarri zioten. Lehendabizi Ayasuluk izan zen baina 1913an egungo izena jarri zioten.[1] Inguruan balio historiko handiko eraikinak eta tokiak bisita daiteke: Andre Mariaren etxea, Efesoko antzinako hiri greziarra, e.a.

Ondare historikoa aldatu

Selçuken bertan ere badira intereseko tokiak:[2]

  • San Joan Apostoluaren basilika, V. mendeko eraikina. Esaten da basilika apostolua lurperatu zuten toki berean dagoela.
  • Hiriko alde zaharra: erabateko giro turkiarra. Hirira joaten diren turista asko ez dira bertan gelditzen eta horri esker auzo horrek bere izaera gorde du.
  • Isa Bey meskita, turkiarrek 1375an eraikia. Ayasoluk muinoan dagoen altxatuta eta oso panoramika politak ikus daitezke bertatik.
  • Gaztelua.

Demografia aldatu

  • 1990 = 19412 biztanle
  • 1997 = 23063 biztanle
  • 2000 = 25414 biztanle
  • 2007 = 27284 biztanle
  • 2009 = 28086 biztanle

Aireportua aldatu

Efesoko aireportua hiritik hiru kilometrotara dago.

Gameluen borroka aldatu

Neguan egiten da Efesotik gertu.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selçuk