Sejong Handia edo Seyong Handia erregea ((Hangul세종대왕; Hanja世宗大王; RRSejong Daewang; MRSejong Taewang; 1397ko maiatzaren 7a1450eko maiatzaren 18a), izen pertsonala Yi Do (이도; 李祹) zuena, Koreako Chosŏn dinastiako laugarren subiranoa izan zen, eta 1418tik 1450era arte gobernatu zuen herria.

Sejong Handia

4. Joseon dinastiako monarka

1418ko abuztuaren 10a - 1450eko otsailaren 17a
Taejong of Joseon (en) Itzuli - Munjong of Joseon (en) Itzuli
Joseon crown prince (en) Itzuli

1418ko ekainaren 3a - 1418ko abuztuaren 10a
Yangnyeong (en) Itzuli - Munjong of Joseon (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak이도
JaiotzaTongin-dong (en) Itzuli1397ko apirilaren 10a
HerrialdeaJoseon
HeriotzaQ97205845 Itzuli1450eko otsailaren 17a (52 urte)
Hobiratze lekuaYeongneung (Sejong) (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
AitaTaejong of Joseon
AmaWongyeong
Ezkontidea(k)Soheon (en) Itzuli  (1408ko otsailaren 16a -  1446ko martxoaren 24a)
Lady Park (en) Itzuli  (1424ko urriaren 26a -  ezezaguna)
Lady Choi (en) Itzuli  (1424ko urriaren 26a -  1450eko otsailaren 17a)
Lady Song (en) Itzuli  (baliorik ez -  1450eko otsailaren 17a)
lady Kang (en) Itzuli  (ezezaguna -  1450eko otsailaren 17a)
lady Lee (en) Itzuli  (ezezaguna -  ezezaguna)
Lady Ho (en) Itzuli  (ezezaguna -  1450eko otsailaren 17a)
baliorik ez  (ezezaguna -  ezezaguna)
Lady Chonju Lee (en) Itzuli  (ezezaguna -  1450eko otsailaren 17a)
Yang (en) Itzuli  (ezezaguna -  1450eko otsailaren 17a)
Lady Cha (en) Itzuli  (ezezaguna -  1444ko uztailaren 10a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Yi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, politikaria eta monarka
GraduaJeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKonfuzianismoa
Neokonfuzianismoa
budismoa

Tronuratzea aldatu

Sejong eta bere sendia Jeonjutik zetozen. Taejong (1367-1422) eta Won-gyong errege-erreginen semea izanik, Min klanekoak zirenak, Sejongi Chungnyeong Printzearen titulua eman zioten 1412an, eta 1418ko ekainean oinordeko Printze izendatu zuten, urte bereko abuztuan tronuratu aurretik Taejong erregeak abdikatu zuenean.

Berez, Yangnyeong Printzea bihurtu behar zen errege. Baina Taejong erregeak Chungnyeong egokiagoa zela uste izan zuen, sortu zuen egonkortasun politikoa eta boterea hobeto baliatuko zituelakoan. Gorteko basailuek eskari bat aurkeztu zioten erregeari Yangnyeong formalki kargutik kentzeko eta Chungnyeong oinordeko Printze izendatzeko. Modu horretan, Chungnyeong printzea oinordeko printze izendatu zuten Taejong erregeak nahi bezala, eta bere mendeko gehienek gustura onartu zuten.

Jiphyeonjeonaren bitartez, Sejong erregeak akademiko adimentsu asko trebatu zituen, konfuzianismoan oinarritutako hainbat erritual eta sistema antolatu zituen, eta askotariko liburuak argitaratzeko programa zabal bat jarri zuen martxan. Proiektuen artean, Hangeul alfabeto korearra asmatzea, nekazaritza eta zientziaren garapena, medikuntzako tekniken sistematizazioa, musika eta legeak, eta lurralde nazionalaren hedatzea zeuden, eta guzti horrekin Sejongek nazioa sendotzea lortu zuen.

Bizitza aldatu

Hizkuntzalari bikaina eta hangul idazkeraren asmatzailea izan zen. Eguzki-erlojua eta ur-erlojua ere asmatu zituela uste da, beste hainbat ekarpen zientifikoren artean.

Filosofia neokonfuzianistaren jarraitzailea izanik, zenbait zigor gogor ere debekatu zituen. Gobernari errukiorra izan zen.

Sejong 53 urterekin hil zen eta Yeong Mausoleoan ehortzi zuten. Sejongen seme zaharrena, Munjong Chosŏngoa, izan zen hurrengo erregea.

Bibliografia aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sejong Handia