Seiurteko demokratikoa

Seiurteko demokratikoa Espainiako historiaren garai bat da, 1868ko iraileko iraultzaren eta 1874an Berrezarpen Borboitarra ekarri zuen pronuntziamenduaren artekoa.

Seiurteko demokratikoa
Motagarai historikoa
GaraiaXIX. mendea
HerrialdeaEspainia
Osatuta

1868ko iraultza aldatu

 
Behin behineko Gobernua (1869): Figuerola, Sagasta, Ruiz Zorilla, Prim, Topete, Francisco Serrano, López Ayala, Lorenzana eta Romero Ortiz
Sakontzeko, irakurri: «1868ko Iraultza»

1868ko irailean, La Gloriosa izeneko iraultza gertatu zen, Cádizen, itsas armadako Topete amiralak zuzendutako altxamenduarekin.[1] Horri progresistak, demokratak, errepublikanoak, unionistak eta zenbait jeneral (Prim eta Francisco Serrano) lotu zitzaizkiolarik. Bai progresistek zein demokratek batzorde iraultzaileak antolatu zituzten hirietan honako eskakizunak egiteko:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Erabateko eskubide eta askatasunak inprimatzeko, elkartzeko, gurtzeko...
  • Politika eta administrazioaren deszentralizazioa.

Behin behineko gobernua Francisco Serrano unionistak zuzendu zuen, Prim izan zuelarik gerra ministro eta errepublikanoak kanpoan geratu zirelarik.[2] Lehen hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin ziren eta progresistek, unionistek eta monarkiaren aldeko demokraten sektoreek irabazi zuten. Hego Euskal Herrian kontserbadorismoaren aldeko joera areagotu egin zen hautesle karlistek gehiengoa lortu zutenean hauteskundeetan. Garai horretan karlistak printzipio iraultzaileen aurka agertu ziren eta, bereziki, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka eta batasun erlijiosoaren alde.

Eratu zen gobernua berriak 1869ko Konstituzioa eman zuen, subiranotasun nazionala, botereen zatiketa, biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala bezalako printzipioak jaso zirelarik. Erregearen boterea legegilera uzten zuen mugaturik eta eskumen gutxiago eskaintzen zizkion. Gorteetako bi ganbarak sufragio unibertsalez aukeratuko zirela erabaki zen eta gobernuari betoa ezartzeko eskubidea eman zitzaien.

Garai iraultzaileko gatazkak aldatu

La Gloriosa iraultza bultzatu zuen egonezina ez zen baretu gobernu iraultzaileek erreformak planteatu zituztenean. Errepublikarrak boteretik kanpo geratu zirenez gero, altxamenduak burutu zituzten eta federalismoa garatu ahal izateko monarkiaren ordez errepublika ezartzea eskatzen zuten. Hauen alde Espainiako hegoaldeko eta jornalariak eta gizarte eta laneko hobekuntzak eskatzen zituzten Kataluniako langileak altxatu ziren. Hego Euskal Herriko hitzarmen federal bat sinatu zuten Eibarren eta horren bidez, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak Espainiako mugimendu federalarekin bat egin zuten.

Kuba eta Puerto Ricoko altxamendu independentistak Carlos Manuel de Céspedes kreolak gidatu zituen, Kubaren eta errepublikaren askatasuna eskatuz esklabo beltz eta lurjabe txikien laguntzarekin. Espainiako gobernuak tropa ugari bidali behar izan zituen altxamendua zapaltzeko, baina 1878a arte ezin izan zuen menderatu, 68tik 78ra luzatu zelarik Gerra Luzea deiturikoa. Estatu Batuak Kubaren independentziaren alde agertu ziren, balio estrategiko eta ekonomiko handia baitzuen azken horrek, azukre eta tabako produkzio handiarengatik.

Iraultzaileek boterea eskuratu zutenean, karlistek gogortu zuten erregimen liberalaren aurkako eraso armatua, Hego Euskal Herrian liberal moderatu kontserbadore asko hurbiltzen hasi zirelarik karlistengana:

  • Une horretan, tradizioaren, foruen eta katolizismoaren defentsa areagotu egin baitzen iraultzaileen antiklerikalismoaren aurrean.
  • Karlistentzat liberalismoa eta katolizismoa bateraezinak ziren eta, horren ondorioz, beharrezkoa zen monarkia tradizionala berrezartzea.

Gobernu iraultzaileen arazo larrienetariko bat Espainiako tronua betetzeko errege bat lortzea zen. Hainbat eztabaidaren ondoren, Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten, Viktor Emanuel II.a Italiako erregearen semea. Hala ere Amadeo Savoiakoaz gain, Espainiako tronurako aukera gehiago bazeuden. Fernando Augusto Saxonia-Coburg-Gothakoak errege izateko proposamenari ezetz esan zion; Montpensierko dukea Elisabet II.a Borboikoaren ahizparekin ezkonduta zegoen, etab. Azkenik, Prim jenerala Alfontso, Elisabeten semea, errege izendatzearen aurka zegoen eta Hohenzollerneko Leopoldo alemaniarrak ere ez zuen Napoleon III.aren laguntza izan.

Amadeo Savoiakoaren erregealdia (1871-1873) aldatu

 
Amadeo Saboiakoa, Espainiako errege 1871 eta 1873 artean

1871ko urtarrilean iritsi zen Madrila Amadeo Savoiakoa, defendatzaile nagusia izan zuen Prim jenerala atentatuan hil ondoren. Hala ere, Amadeo Savoiakoaren monarkia demokratikoak porrot egin zuen:

  • Ezin izan zion aurre egin erregimenaren kontrako oposizio gero eta indartsuagoari.
  • Ezegonkortasun politiko eta soziala izan ziren nagusi.
  • Gizarteko sektore gehienak kontra izan zituen.

Alderdi batzuen barne zatiketak areagotu egin ziren:

  • Errepublikarrak: Proiektu unitarioaren aldekoak eta federalismoaren aldekoak, Pi i Margall buru zutela. Sektore gogorrenek erregimena indarrez suntsitzea proposatu zuten; Pi i Margallek, aldiz, nahiago zuen bide politikoa.

Egonezinak zirela eta gizarte sektoreak talde desberdinen inguruan biltzen hasi ziren:

  • Elizako hierarkiaren zati handi bat Karlisten alde jarri zen. Gurtzaren askatasuna eta eliza estatutik bereiztearen aurka borrokatu eta Karlistek, 1872an, armak hartu eta Hirugarren Gerra Karlista pitzarazi zuten
  • Langileak: Ideologia sozialista eta anarkistaren (jabetza pribatuaren abolizioa) inguruan biltzen ziren, monarkista eta katolikoen aurka zeudelarik. Une honetan langileen mugimenduaren hedapenean ziharduten buru-belarri, elkartzeko askatasuna eta LNE-aren bilerei esker. Gobernu demokratikoa geroz eta kezkatuago zegoen talde hauen ekintzekin.

Lehenengo errepublika (1873-1874) aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Lehen Errepublika»

Errepublika federala aldatu

 
Pi i Margall (1873 - 1874

.1873ko otsailean Amadeo Savoiakoak abdikatu egin behar izan zuen zituen arazo politiko eta sozialak eta bere erregetzak zuen oposizio gogorra zela eta.

Espainiaren historiako lehenengo saiakera errepulikarra 1873an jarri zen abian. Errege baten faltan, botere legegilea Nazio Biltzar batean elkartu eta Erreplublika aldarrikatu zuten. Eraldaketak gauzatu ziren Errepublikaren gobernuan, aurretik zetozen zenbait prozesu historiko etetea ekarri zuena.Espartero Erregeorde izan zenetikmilitarrek boterean izan zuten presentzia izugarria izan zen. Narvaez, O'Donnell, Seiurteko sustatzeile izan ziren militarra (prim, Topete),.. denak ziren kasta militarreko kideak eta Errepublikak horrekin eten zuen. Bere presidenteak intelektualetik zetozen jendea ziren eta hurrengo hamarkadetan, bestelako sistema politikoak finkatuko baziren ere, fenomeno honek iraun zuen.

Bi aldetako oposizio boteretsuez gain, errepublikarren barne gatazkek markatu zuten garai ezegonkor hau. Lau presidente ezberdin izan zituen. Errepublika oso denbora laburrean eta krisi orokortuko giro batean amaitu zen.

Hurrengo hauteskundeetan abstentzioa izan zen nagusi, baina hala ere errepublikarrek irabazi zuten. Hala, ekainean errepublika federala aldarrikatu zen: Pi i Margall izendatu zuten lehendakari eta errepublikarrak zatitu egin ziren:

Pi i Margall lehendakari zela aurkeztu zen 1873ko konstituzio federalaren proiektua, honako printzipioak jasotzen zituena:

  • Subiranotasunaren jatorri herrikoia.
  • Botere banaketa.
  • Eskubideen deklarazioa.
  • Federalismoa.
  • Eliza eta estatuaren arteko banaketa. Estatuak ez zuen eliza gehiago finantzatuko.
  • Probintziei gobernatzeko autonomia handia emango zien deszentralizazio politiko eta administratiboa.

Hala eta guztiz ere, Pi i Margallek dimititu egin behar izan zuen zeuden arazo larriak zirela eta:

Errepublika unitarioa aldatu

 
Valentziako kantoiaren armarria

1873ko uztailean, Nicolás Salmerón izendatu zuten presidente. Horrek bi arazori egin behar izan zion aurre, besteak beste goardia zibila eta armadaren laguntzaz: Fronte karlistak aurrera egitea (aurre egiteko soldadu gehiago erreklutatu behar izan zituzten) eta kantonalismoaren hedapena. Ondorioz, Kantonalismoaren alde zeuden agintariak bota egin behar izan zituzten eta 1873ko uztaila eta iraila bitartean, Pavia eta Martinez Campos jeneralek Andaluzia eta Levanteko erresistentzia kantonalista zapaltzea lortu zuten, baina Cartagenako kantoiak 1874ko urtarrila arte iraun zuen.

1873ko irailean, Emilio Castelar izendatu zuten gobernuburu:

  • Errepublikaren sektore kontserbadoreena ordezkatzen zuen, eta errepublika unitarioa ezarri zuen.
  • Kantonalismoa indarrez deuseztatu zuen, Espainiako batasuna arriskuan jartzen zuelako.
  • Ordena publikoaren berrezarpena eta gizarteko altxamenduen amaiera nahi zuten indarrak batu zituen eta politika errepresibo gogorra egin zuen. Askatasunak asko mugatu zituen.
  • Vatikanoranzko hurbilketa hasi zuen.

Federalistak, kantonalistak, anarkistak, sozialistak… eskuinerako aldaketa horren aurka agertu ziren. Hori aprobetxatuz, 1874ko urtarrilean Manuel Pavía jeneralak estatu kolpea jo zuen:

  • Urtarrilaren 2an kongresuak egindako bileran, Emilio Castelar gobernutik bota zuten.
  • Errepublika federala ezartzea eztabaidatzen ari zirela. Pavia hainbat guardia zibilekin indarrez sartu zen eta gorteak desegin zituen.
  • Bien bitartean, aldeko indarrak Madril hartzen ari ziren.

Paviaren estatu kolpearen ondoren, Francisco Serrano jenerala izan zen gobernuburu eta ezohiko botereak izan zituen. 1874 urterako:

  • Teoria errepublikarrak bizirik zirauen arren, horren gainbehera begien bistakoa zen.
  • Errepublikaren esperientzia okerraren ondoren gizarteko sektore asko Alfontsoren alde jarri zen.

1874ko abenduan, Arsenio Martínez-Campos jenerala eta beste militar batzuk altxatu egin ziren, eta Alfontso Borboikoa izendatu zuten Espainiako errege. Hala:

Seiurtekoaren Politika Ekonomikoa aldatu

Aurrerakoiek eta demokratek hainbat neurri hartu zituzten ekonomia hobetzeko. Laureano Figuerolak erreforma garrantzitsuak abiatu zituen:

  • 1868an, moneta berria: pezeta agertu zen errealen ordez.
  • 1869an, Muga zergei buruzko legea, inportazioak eta esportazioak erraztuz.
  • 1871n, Sozietate anonimoei buruzko legea eta baita meatzei buruzko legea onartu zen.
  • 1872an, Hipoteken Bankua jaio zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Fontana, Josep. (2007). La época del liberalismo. in: Historia de España. 6 Bartzelona: Crítica/Marcial Pons ISBN 978-84-8432-876-6..
  2. De la Fuente, Gregorio. (2002). Rafael García Serrano ed. España, 1868-1874. Nuevos enfoques sobre el Sexenio Democrático. Valladolid: Junta de Castilla y León ISBN 84-9718-089-5..

Kanpo estekak aldatu