Segurtasun erreleak oro har segurtasun funtzioak betetzen dituzten gailuak dira.

Historia aldatu

Erreleak eta kontaktoreak hasieratik erabili izan dira instalazioak eta makinak kontrolatzeko. Alabaina, arrisku-egoeratan eragingailua baino ez zen energia-iturritik isolatzen. Babes-sistema mota hau, ordea, hein batean manipulatzeko erraza da eta horregatik, litekeena da sistemak huts-egitean norbaitek manipulatu izana. Segurtasunaren manipulazioak babes-funtzioa deuseztatuz, denon segurtasunaren kaltetan. Berariazko segurtasun-hausteak ekiditeko asmoz errele zirkuitu bereziak diseinatu ziren, hala nola hiru kontaktoreren konbinazioak. Gailu horien konbinazioak Pilz enpresa alemaniarra PNOZ izeneko lehen segurtasun-errelea garatzera eraman zuten.

Deskribapena aldatu

Segurtasun erreleak berehalako segurtasun-arrisku baten aurrean arriskua maila onargarri batera murrizteko neurri egokiak hartu behar ditu. Bete ditzakeen segurtasun-funtzio horien artean:

  • Larrialditarako geldialdi botoia.
  • Segurtasun ateak
  • Hesi fotoelektrikoak
  • Segurtasun alfonbrak
  • Bi eskuko kontrola
  • Atzerapen tenporizatua

Segurtasun erreleak funtzio zehatzak kontrolatzea ahalbidetzen du.

Diseinua eta funtzioa aldatu

Segurtasun erreleen ezberdintasunak diseinu teknologikoan dautza.

  • Kontaktu klasikoetan oinarritutako errele-teknologia dituztenak.
  • Ebaluazio elektronikodun eta tentsiorik gabeko kontaktudun irteerak dituztenak.
  • Gailu erabat elektronikoak erdieroale bidezko irteerak dituztenak.

Segurtasun erreleen diseinuak segurtasun-funtzioen funtzionamendu egokia bermatu behar du une oro, nahiz eta gailuak edota kanpoko elementu batek (dela sentsorea, dela eragingailua) huts egin.

Errele arrunt batek kabledun harila eta metalezko kontaktuen mugimendu mekanikoaz baliatzen da kommutatzeko. Horrek, kommutazio-eragiketa errepikakor ugariren ondoren kontaktuak berez itsatsita edo soldatuta gera litezke. Hori gertatuz gero, makinak funtzionatzen jarrai lezake nahiz eta bertan beharrean den langileak, adibidez larrialditarako geldialdi botoia sakatu. Horrexegatik, Europako eta Ameriketako hainbat herrialderen arauek debekatzen dute errele eta kontaktore arruntak erabiltzea makina arriskutsuetan.

Lehen belaunaldiko segurtasun erreleek hiru kontaktoreren konbinazioa dute oinarri. Diseinu erredundanteak segurtasun-funtzioen funtzionamendua bermatzen du, nahiz eta kableetan akats bat gertatu.


Kanpo estekak aldatu