Sefarad (ספרד) Biblian agertzen den toponimo ezezaguna da. Behin baino ez da agertzen, Abdiasen liburuan hain zuzen ere:

« Ipar Israelgo erbesteratuen gudarosteak kanaandarren lurra hartuko du Sareptaraino. Eta Jerusalemgo erbesteratuek, Sefaraden

bizi direnek, Negeveko hiriak hartuko dituzte.

»

—Abdiasen liburua, 1:20

Antzinako persierazko bi idazkunetan Saparda toponimoa agertzen da: bata Median eta bestea Asia Txikian. Sardes zela ere espekulatu dute, hiriak lidieraz Sfard izena zuelako.

Antzinako Erromaren garaian, II. mendeko Peshitta eta gero, iberiar juduek Iberiar penintsulari Sefarad izena eman zuten.[1] Iberiar juduen ondorengoek sefardi hartu zuten izena eta egungo hebreeraz "Sefarad" Espainiaren izena da.

Erreferentziak aldatu

  1. Torviso, Isidro Gonzalo Bango. (2003). «Remembering sepharad: Jewish culture in medieval Spain» State Corp. for Spanish Cultural Action Abroad (Washington): 10. ISBN 978-8496008274..

Kanpo estekak aldatu