Section Paloise Frantziako errugbi taldea da, 1902an sortutakoa, egoitza Bearnoko Paue hirian duena. Frantziako Top 14 txapelketan parte hartzen du. Hiru aldiz irabazi du Frantziako txapelketa, 1928an, 1946an eta 1964an, eta beste hirutan Yves du Manoir, 1939an, 1952an eta 1997an. 2000. urtean Europako Challengea irabazi zuen. Etxeko partidak Hameau estadioan jokatzen ditu 1991z geroztik, 80 urtez (1910-1990) Croix Du Prince-n jokatu ondoren.

Section Paloise
Izen osoaSection Paloise Béarn Pyrénées
HiriaPaue, Akitania
Sorrera1902
Kirol zelaiaStade du Hameau
(Edukiera: 14.588)
PresidenteaFrantzia Bernard Pontneau
EntrenatzaileaFrantzia Sébastien Piqueronies
Frantzia Thomas Choveau
LigaFrantzia Top 14
2022-2312.a
Webguneawww.section-paloise.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Frantziako klub historikoa da, eta Bearnoko garrantzitsuena. Robert Paparemborde, François Moncla, Nano Capdouze eta Albert Cazenave errugbilari bikainek jantzi zuten Sectionen elastikoa; Euskal Herrikoen artean, berriz, Imanol Harinordoki eta Marc Etcheverry ditugu.

Zale eta babesle ugariren laguntzaz, Frantziako txapelketa nagusian finkatzea du helburu. Egun TotalEnergies du babesle nagusia. Multinazional horrek pisu handia du Paueko enpleguan, lehengo Elf Aquitaine beretu baitzuen.

Palmaresa aldatu

Kanpo estekak aldatu