Scottish Borders
Scottish Borders edota soilik Borders (eskozieraz: The Mairches, Eskoziako gaeleraz: Na Crìochan, euskaraz: «Eskoziako Mugak») Eskozia osatzen duten 32 konderrietako bat da. 2012ko erroldaren arabera 113.710 eta hiriburua Newtown St. Boswells da baina hiri handienak Galashiels eta Hawick dira.
Scottish Borders Na Crìochan The Mairches | |||
| |||
ScotlandBorders.png | |||
Geografia | |||
---|---|---|---|
Hiriburua | Newtown St. Boswells 55°34′38″N 2°40′23″W | ||
Azalera | 4.732 | ||
Mugakideak | Hegoaldeko Lanarkshire, Northumberland, Ekialdeko Lothian, Midlothian, Mendebaldeko Lothian eta Dumfries eta Galloway | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 115.510 (2019) 240 (2018) | ||
Dentsitatea | 24,41 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1975 | |||
Bestelako informazioa | |||
scotborders.gov.uk |
Mugakideak aldatu
Mendebaldetik Dumfries eta Galloway konderriarekin mugatzen du; ipar-ekialdetik Hegoaldeko Lanarkshire eta Mendebaldeko Lothian konderriekin; iparraldetik Edinburgh hiriburua, Ekialdeko Lothian eta Midlothian konderriekin, eta hegoaldetik berriz Ingalaterrako Northumberland eta Cumbria konderriekin.
Historia aldatu
Eskoziako azpibanaketa geopolitiko hau 1975an sortu zen, bertan Berwickshire, Peeblesshire, Roxburghshire eta Selkirkshire konderriak bateginik, bai eta Midlothian konderriko zati bat ere, honela bere barrutiek nolabaiteko burujabetza bat mantentzen duten unitate bat sortu zelarik. 1996an eskualde hau gune unitarioa bihurtu zen, eta barrutiak behin-betiko elkartu ziren. Bere sorrera unean, eremu honek Borders izena jaso zuen, baina 1996an ofizialki Scottish Borders izenera aldatu zen.
Politika aldatu
34 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:
Alderdi politikoa | Zinegotziak |
---|---|
Alderdi Kontserbadorea | 10 |
Eskoziako Alderdi Nazionala | 9 |
Alderdi Independentea | 7 |
Liberal Demokratak | 6 |
Borders-eko Alderdia | 2 |
Herriak aldatu
Herri nagusiak aldatu
- Galashiels / An Geal Àth (14.994 biz)
- Hawick / Hamhaig (14.294 biz)
- Peebles / Na Pùballan (8.159 biz)
- Selkirk (5.784 biz)
- Kelso / Cealsaidh (5.639 biz)
- Jedburgh / Deadard (4.030 biz)
- Newtown St. Boswells / Baile Ùr Chille Bhoisil (hiriburua, 1.279 biz)
Herri guztiak aldatu
Ondasun nabarmenak aldatu
-
Scottish Borderseko gobernuaren egoitza (Newtown St. Boswells).
-
Edin's Hall Broch II mendeko gotorlekua.