Malcolm Scott Carpenter (Boulder, 1925eko maiatzaren 1a - Denver, 2013ko urriaren 10a) estatubatuar astronauta eta akuanauta zen. 1959an Mercury programarako hautatutako zazpi astronautetako bat zen. Carpenter Lurra orbitatu zuen bigarren estatubatuarra izan zen John Glennen atzetik, eta laugarren estatubatuarra espazioan Alan Shepard, Gus Grissom eta John Glennen atzetik.

Scott Carpenter

Bizitza
JaiotzaBoulder (Colorado)1925eko maiatzaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDenver2013ko urriaren 10a (88 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaMarion Scott Carpenter
Hezkuntza
HeziketaColoradoko Unibertsitatea Boulderren
United States Naval Academy (en) Itzuli
United States Naval Test Pilot School (en) Itzuli
University of Colorado (en) Itzuli
Boulder High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakproba-pilotua, Akuanauta, astronauta, autobiografialaria, hegazkinlaria, idazlea eta Q10497074 Itzuli
Enplegatzailea(k)NASA
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
GraduaCommander (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Astronauta
MisioakMercury-Atlas 7 (en) Itzuli
Misioen entseina(k)Mercury-Atlas 7
Denbora espazioan296 minutu

scottcarpenter.com
IMDB: nm0139453 Find a Grave: 118479423 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Scott Coloradoko Boulder hirian jaio zen arren, bere bizitzako lehen bi urteak New Yorken pasa zituen. Bere gurasoak, Scott Carpenter eta Florence Noxon izenekoak, hara bizitzera joan baitziren aitak bertako Columbiako Unibertsitatean doktoreondoko ikerketa egiteko postu bat lortu zuelako. 1927ko udan, Scotten ama tuberkulosiak jota zegoela, ama eta biek Boulderrera itzuli behar izan zuten. Boulderren, amaren aldeko aitona-amonek hazi zuten Scott Boulder 1943. urtean Boulder High School-en graduatu zen arte.

Itsas armadaren hegazkinlaria aldatu

Graduatu ondoren, V-12 Navy College Training Programen onartu zuten hegazkinlari kadete (V-12) bezala, non Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte entrenatu zuen. Gerra entrenamendua amaitu eta itsas-armadak Scott-i itsasoz haraindiko kokaleku bat esleitu baino lehen amaitu zen. Ondorioz, itsas-armadak betebehar honetatik liberatu zuen. 1945eko azaroan Boulderrera itzuli zen Coloradoko Unibertsitatean ingeniaritza aeronautikoa ikasteko. Bere ikasketen azken urtean, ez zen bero-transferentzia ikasgaiaren azken azterketara joan eta titulua lortzeko ikasgai bat gainditu beharrean geratu zen. Hala ere, Mercury hegaldiaren ondoren Coloradoko Unibertsitateak titulua eman zion astronauta bezala jasotako entrenamenduak bero-transferentzia ikasgaian egindako hutsa konpentzatzen zuela argudiatuz.

Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak Koreako Gerraren bezperan errekrutatu eta hegaldi-entrenamenduak jaso zituen. 1951an bere lehenengo ikuskatze misioa burutu zuen Lockheed P-2 Neptune hegazkinean. Geroago, Sobietar Batasuneko eta Txinako kostaldeen zainketa egin zuen.

1954an Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren Probatako Pilotuentzako Eskolara bidali zuten, 13. klasera, Marylandeko Patuxent Ibaiko Itsasaireko Estaziora. Patuxenten jarraitu zuen 1957ra arte, Proba Elektronikoen Dibisioaren probatako pilotu bezala lan egiten. Ondoren, Montereyn izan zen Itsas Armadaren Eskolan. 1958an aireko inteligentziako ofizial izendatu zuten USS Hornet hegazkin-ontzirako.

NASAko jarduera aldatu

 
Scott-Carpenter Mercury-Atlas 7 misiorako entrenatzen.

1959an Mercury programarako hautatua izan ondoren, Carpenter John Glennen ordezko pilotu izendatu zuten. John Glennek AEBtako lehen misio orbitala burutu zuen 1962ko otsailean Friendship 7 misioan. NASAk bigarren misio orbitala burutu behar zuen Deke Slayton pilotua arrazoi medikuengatik baztertu zuenean, Scott Carpenter hautatu zuen hura ordezkatzeko. Ondorioz, 1962ko maiatzaren 24an espazio-ontzira igo eta hiru bira eman zizkion Lurrari ia bost orduz iraun zuen Mercury-Atlas 7 misioan. Bere Aurora 7 espazio-ontziak 264 kilometroko gehieneko altuera eta 28.215 km/h-ko orbita-abiadura hartu zuen.

Bidaian zehar 5 esperimentutan egin zuen lan. Carpenterrek lagundu zuen John Glenek Mercury-Atlas 6 misioan ikusi zituen "ipurtargien" (fireflies) misterioa argitzen. Egia esan, "ipurtargi" horiek espazio-ontziaren inguruan zeuden likidoen partikula izoztuak zirenez, Scottek "izotz-euliak" (frostflies) izena jarri zien. Bestalde, Scott Carpenter izan zen espazioan janari solidoa jan zuen lehen astronauta estatubatuarra.

Carpenter ez zen inoiz espaziora itzuliko. 1963ko udazkenean itsas-armadaren SEALAB programan parte hartzeko astronauten taldea utzi zuen. Gainera, motozikletarekin izandako istripu batek besoko lesio larri bat utzi zion. Bere besoaren mugikortasuna berreskuratzeko egindako bi ebakuntzek (1964an eta 1967an) alferrekoak izan ondoren, ez zen gehiago hautagarri izango espazio hegaldietarako. 1967ko abuztuan NASA utzi zuen. Carpenterrek NASAn igaro zituen azken urteak astronauten etorkizuneko espazio-ibilaldietarako urpeko entrenamenduak garatzen aritu zen.

Ozeano ikerketa aldatu

1964ko uztailean, Bermudan, Carpenterrek istripu bat izan zuen NASAtik irten eta itsas-armadaren SEALAB proiektura zihoanean. Istripu horrek besoko lesio iraunkor bat utzi zion. 1965an, SEALAB II proiekturako, 28 egun igaro zituen itsas hondoan bizitzen, Kaliforniako kostaldetik gertu. SEALAB II misioan zehar, eskorpioi arrain baten arantza pozoitsuek Carpenterri eskuineko hatz erakuslea zauritu zioten. 1969an itsas-armada utzi eta Sea Sciences, Inc. enpresa sortu zuen.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scott Carpenter