Schuyler Colfax

politikari estatubatuarra

Schuyler Colfax Jr. (New York, 1823ko martxoaren 23a - Mankato, Minnesota, 1885eko urtarrilaren 13a) estatubatuar kazetari, negozio-gizona eta politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 17. presidenteordea izan zen 1869tik 1873ra.

Schuyler Colfax


2. Smithsonian Institutioneko juntako kidea

1869ko martxoaren 4a - 1873ko martxoaren 4a

17. Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea

1869ko martxoaren 4a - 1873ko martxoaren 4a
Andrew Johnson - Henry Wilson

Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberaren Presidentea

1863ko abenduaren 7a - 1869ko martxoaren 3a
Galusha A. Grow (en) Itzuli - Theodore M. Pomeroy (en) Itzuli

1. Smithsonian Institutioneko juntako kidea

1861eko abenduaren 19a - 1862
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1855eko martxoaren 4a - 1869ko martxoaren 4a
Norman Eddy (en) Itzuli - John P. C. Shanks (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNew York1823ko martxoaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMankato (Minnesota)1885eko urtarrilaren 13a (61 urte)
Hobiratze lekuaSouth Bend City Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaSchuyler Colfax
AmaHannah Stryker
Ezkontidea(k)Ellen Maria Colfax (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Lantokia(k)Washington eta South Bend (Indiana)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Whig Alderdia
People's Party (en) Itzuli

Find a Grave: 2899 Edit the value on Wikidata

Umetatik bizi zen Indianan, eta editorea eta egunkarien jabea izan zen. Whig alderdiko kidea izan zen, eta, ondoren, Alderdi Errepublikanoaren sortzaileetako bat. 1855etik 1869ra Estatu Batuetako Kongresuko kide izan zen eta 1863tik 1869ra Kongresuko presidente izan zen. Kongresuan esklabotzaren aurka agertu zelako izan zen ezaguna, eta esklabotza ezabatzeko zuzenketaren alde bozkatu zuen.

1869 1873 aldirako presidenteorde hautatu zuten Ulysses S. Grant presidentearekin batera. Politikatik erretiratu ondoren, negozioetan eta hitzaldiak ematen aritu zen.