Savuko itsasoa

itsaso

Savuko itsasoa, Indonesiako zati bat inguratzen duen itsaso bat da, Savu izeneko uharteagatik hala deitua, itsasoaren hegoaldeko mugan dagoena. Hegoaldean, Savu eta Rai Jua uharteekin, Roti eta Timor (azken hori Ekialdeko Timor eta Indonesia herrialdeen artean banatua) uharteekin ekialdean, Flores uhartea eta Alor uhartedia iparraldean eta ipar-mendebaldean, eta Sumba uhartearekin muga egiten du ekialde ipar-ekialdean. Uharte horien artean, Indiako ozeanora isurtzen da hegoaldetik eta mendebaldetik, iparraldean Floresko itsasoa eta, ipar-ekialdean, Banda Itsasoa dituelarik.

Savuko itsasoa
Motaitsaso
Sakonera3.470 m
Geografia
Map
Koordenatuak9°32′23″S 122°00′12″E / 9.5397°S 122.0033°E / -9.5397; 122.0033
Honen parte daIndiako ozeanoa
Hidrografia
Betebidea

Itsaso honen gehienezko sakonera, 3500 metrotan dago, eta, ekialdetik mendebaldera, 600 kilometroko distantzia hartzen du, iparraldetik hegoaldera, 200 kilometro neurtzen dituen bitartean. Itsasoaren bazterrean dagoen hiririk handiena, Kupang da, Nusa Tenggara Ekialdea indonesiar probintziaren hiriburua, Timor uhartean dagoena eta 450.000 biztanle dituena.

Kanpo estekak aldatu