Sava[1] (bosnieraz, kroazieraz, eslovenieraz: Sava; serbieraz: Сава, Sava; alemanieraz: Save, Sau; hungarieraz: Száva) Europako ibairik nagusienetako bat eta Danubioren ibaiadar handienetako bat da, 990 kmko luzera eta 97.713 km²ko arroa dituena. Ibaiak Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Serbia zeharkatzen ditu.

Sava
Sava (bs) (cr) (sl) Сава (sb) Save (de) Száva (hu)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera945 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°20′39″N 14°09′19″E / 46.344231°N 14.155411°E / 46.344231; 14.155411
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera95.719 km²
Arro hidrografikoaSava Basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.722 m³/s
Bokalea
()
Danubio

Ibilbidea aldatu

Savak bi iturri nagusi ditu: Sava Dolinka (ezkerretik) eta Sava Bohinjka (eskuinetik). Bilgunea Esloveniako Lesce eta Radovljica artean dago. Hortik Belgradon Danubiora isuri arte 945 km-ko ibilbidea du, baina Sava Dolinkaren ibilbidea kontuan hartuta, hau da Esloveniako Alpeetatik, 990 km dira.

Sava Danubioren eskuinaldeko ibaiadar nagusia da eta bigarren handiena Tisza eta gero.

Ibaiadarrak aldatu

Hiri nagusiak aldatu

Sava ibaiak Europako hiru hiriburu lotzen ditu: Esloveniako Ljubljana, Kroaziako Zagreb eta Serbiako Belgrado.

Hiriburuak ez ezik beste hiri nagusi batzuk ere zeharkatzen ditu:

Hidrometria aldatu

Savaren emaria 1950-2013 bitartean neurtua izan da Sremska Mitrovicako estazioan (Danubiora isuri baino 139,2 km lehenago)[2][3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 87.996 km² ditu, arro osoaren % 90. Emari handiena apirilean du (2.480 m³/s), eta txikiena abuztuan (638 m³/s).

Savaren batez besteko emariak (/s), Sremska Mitrovican neurtuak
Datuak: 1950 eta 2013 artean

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu