Saurio (Sauria) Squamataren barruko subordena bat da. Oraindik orain ez du onarpen osorik, nahiz eta The Reptile Databasek guztiz ontzat eman.

Saurio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Baliorik ez Sauria
Gauthier, 1984

Itxuraz muskerraren antzekoak dira gehienak, gorputzaz luzaranak, lau hankakoak eta isats-luzeak. Badira, hala ere, gorputz sendokoak (kameleoia), eta hankarik ez dutenak ere (anfisbenidoen familiakoak gehienak). Saurio batzuetatik besteetara alde handiak dira neurrian; Komodoko herensugea, esate baterako, 3,5 m luze egin daiteke eta gekoa 14 cm baino asko luzeago ez da egiten. 16 bat familia biltzen dira subordena horretan. Horietan ezagunenak iguanidoak, agamidoak, lazertidoak, kameleontidoak eta baranidoak dira; saurio motarik ezagunenak, berriz, muskerra, kameleoia eta iguana dira.

Infraordenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu