Saturday Night's Alright for Fighting

Saturday Night's Alright for Fighting (euskaraz Larunbata gaua da, borrokatzerako bikain) edota Saturday Night's Alright (For Fighting) (Larunbata gaua da, bikain (borrokarako)) edota Elton John ingeles abeslariaren rock abesti bat da. Garaiko bere bikotea zen Bernie Taupin musikagilearekin batera konposatu zuen. 1973ko Goodbye Yellow Brick Road ("Aio Adreilu Horidun Errepidea") diskoaren barnean plazaratu zuen.

Abestia taberna zuloetako borroka eta liskarren gorazarrea da, Erresuma Batuan bereziki herri kulturgunearen oso sustraitua dagoen jarduera Edo fenómeno soziala, horregatik estreinatu zenean herrialde askotako irratietan zentsuratua izan zen. Dena den, sekulako arrakasta izan zuen eta gaur egun Elton Johnen abesti ezagunetako bat da.

Kanpo estekak aldatu