Sati delakoa, emakume bat bere senar hil berriaren gorpuarekin batera sutan bizirik erretzen den errituala da.

Sati errituala irudikatzen duen margolana.

Hitzak Mitologia hinduan oinarritua du, hain zuzen ere, Shiva jainkoaren emaztea zen Sati jainkosan.

Adituen arabera erritualaren jatorria oso antzinako mendeetakoa omen da, Aristobulo, Estrabo eta Diodoros greziarren jada K.a. IV. mendean indiar lurraldean erritual hau burutzen zela aipatzen dute. Hasiera batean errege-erreginen ohitura eta pribilegioa izan arren, gerora orokortu eta legeztatu egin zen. Teorikoki borondatezko ekintza zen, baina errituala burutzeari uko egiten zioten emakumeek komunitatearen mespretxua eta ostrazismoa jasaten zuten.

1829an Lord William Bentinck beitainiar gobernadoreak errituala ezeztatu zuen, Brahmo Samaj ("Jainkoaren Erakundea") erakundeko Ram Mohan Roy indiar buruzagi erreformatzaileak eraginda. Dena den, Indiako eskualde isolatuetan oraintxu arte egiten jarraitu da.

Kanpo estekak aldatu