Sasamón Burgosko udalerria da, Odra-Pisuerga eskualdean dagoena.

Sasamón
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaJose Luis Herrera Perez (en) Itzuli
Izen ofizialaSasamón
Posta kodea09123
INEk ezarritako kodea09363
HerriburuaSasamón
Geografia
Koordenatuak42°25′05″N 4°02′30″W / 42.4181°N 4.0417°W / 42.4181; -4.0417
Map
Azalera113 km²
Altuera828 m
MugakideakIglesias, Castellanos de Castro, Hontanas, Castrojeriz, Villasandino, Grijalba, Villamayor de Treviño, Sordillos, Villegas, Pedrosa del Páramo, Isar eta Villanueva de Argaño
Demografia
Biztanleria934 (2023)
−23 (2022)
alt_left 422 (%45,2) (%60,1) 561 alt_right
Dentsitatea8,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
sasamon.org

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.269 biztanle zituen.

Ondarea aldatu

Sasamonek ondare aberatsa dauka. Bertan, Mergal de Fermetel-eko eta Santa Maria la Real-eko elizak nabarmentzen dira. Bertako Villa Plazak interes kulturalekoa izendatu du Espainiako Ministerioak. Plaza txiki bat besterik ez baldin bada ere, kategoria artistiko handikoa da.

Arkitektura erlijiosoa aldatu

Santa Maria la Real Eliza: Estilo gotikokoa da eta XII-XIII. mendeetan eraiki zen. Gaur egun, Sasamon esfortzu handia egiten ari da eliza hau ezaguna bilakatzeko.

Ermita: Sasamoneko kanpoaldean dago eta oso egoera kaxkarrean dago, eta osorik dagoen pieza bakarra Kalbano gurutzea da, XV. mendekoa dena.

Gastronomia aldatu

Sasamoneko Gazta: azken urteotan oso famatua egin da gazta izugarri hau eta, horren ondorioz, gero eta leku gehiagora esportatzen dute. Gazten ekoizpenaz Safornil familia arduratzen da.

Haragiak: Harategi bakar bat dago herrian, baina nahiko handia delako eta bertan produku tipikoenak saltzen dituztelako.

Gozogintza: Sasamonen oso tipikoak dira Gaztelar Erroskillak. Zaporea beste erroskillena bezalakoa da, baina haien itxura da bezeroak erakartzen dituena.

Salaguti aldatu

Etxe-museo hau turismo aldetik erakargarritasun handikoa da. "Carlos Gutierrez Salaguti" eskultorea da etxe honen sortzailea. Bera Sasamonen jaio zen eta bertan dauzka bere lan guztiak. Bere lan garrantzitsuena bere etxea da, bertan, bere aurpegiaren irudia egin zuelako. Edonor joan daiteke Salagutira, berak ezer ez kobratu barik bere obra guztia erakutsiko dizulako.

Ostatuak aldatu

Sasamonen egun batzuk pasa nahi badituzu, hiru ostatu dituzu aukeran:

  • La Cambija.
  • Humilladero.
  • Gloriaren etxea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.