Sarrikota

Nafarroa Behereko udalerri ohia
Artikulu hau Amikuzeko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sarrikota (argipena)».

Sarrikota Arrueta-Sarrikota udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Sarrikota
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaArrueta-Sarrikota
Administrazioa
Posta kodea
Herritarrasarrikotar
Geografia
Koordenatuak43°24′48″N 1°05′43″W / 43.4133°N 1.0953°W / 43.4133; -1.0953
Demografia

Herritarrei "sarrikotar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 44 km daude.

Izenaz aldatu

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sanctus Joannes de Sarricte (1160an), Sarrite (1316an), Ssarriette (1381ean), Sarricoete (1413an) eta Sarricoata (1513an Iruñeko dokumentazioan).[1] Jean-Baptiste Orpustan adituak "sarri" hitzak "baso trinkoa" esanahia duela eta horri "-ko" txikigarria atxiki zaiola azaltzen du.

Euskaltzaindiak 1979an "Sarrikota-Amikuze" proposatu zuen Zuberoako bi herri homonimoekin diferentzia adierazteko baina 2003an Sarrikota erabiltzeko ebaspena kaleratu zuen, anbiguitatea sortzeko aukerarik egon ezean; Pettarrakoa "Sarrikotapea" eta Basabürüan dagoena "Sarrikotagaine" direlarik, ez dago besterik erantsi beharrik.

Bilboko Deustu herri-ohian ere bada Sarriko izeneko lekua, batez ere bere unibertsitateagatik ezaguna.

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: mendebaldean eta hegoaldean Arrueta udalburuaren lurrak daude; hego-ekialde eta ekialdean Martxuetakoa daude eta horrek ekiditen du Bizkairekin bat egitea. hau guztia Amikuzeko auzo-herriei dagokienez.

Iparraldean eta ipar-ekialdean, ordea, Agaramont eskualdearekin bat egiten du; lehen kasuan Bidaxunerekin, Amikuzeko oihana zeharkatuta, Bentaberri auzotik pasatuta; bigarrenean Erreitirekin, zenbait zatitan Mulari, Sanseroi errekek edo hauek urak isurtzera doazen Biduze ibaiak berak markatzen dute muga.

Eskualde-muga hau mende luzeetan zehar hizkuntzarena ere izan da, Amikuze euskalduna eta Agaramont gehienbat okzitanieradunaren artekoa. Izan ere, mugarri aipagarria dago leku honetan hain justu, Cassou Brustat gaskoierazko izena daramana (cassou = haritza) eta historian zehar une batzuetan Nafarroako erresuma eta Gaskoniaren arteko muga marrazten zuena.

Orografia aldatu

Herria 91 mtan dago; muino ugariz osatutako lur-eremua da, garaiera handiegiak lortzen ez badira ere berrehunera hurbiltzen diren muino batzuk daude, dermioaren iparraldean.

Auzoak aldatu

Batez ere herriaren lurretako iparraldean dagoen Bentaberri auzoa da aipagarria bere zabaleragatik eta herritik bertatik aldendu samar dagoelako.

Demografia aldatu

Errepideak aldatu

Departamendu mailako D 11 errepideak (Donapaleu-Bidaxune lotura egiten duena) herritik bertatik mendebaldera pasatzen da eta auzo batzuk ere zeharkatzen ditu; hegoalderantz Arrueta udalburura ere joateko balio du. Bestela Arruetatik D 310 abiatzen da, Sarrikotatik pasatu eta gero Erreitirantz jotzeko.

Historia aldatu

  • Frantziako Iraultza gertatu baino lehen herri hau Bizkairekin parrokia bakarrean batuta zegoen. Iraultzaren garaietan erlijio-apaingarriak 184 liberatan saldu zituzten. 1803an kultoa berrabiatu zenean, lehen Bizkairekin batuta segitu zuen, udalerri-banaketa berria suertatu arte; harrezkero Arruetarekin bat eginda dago erlijioan nahiz udal administrazioan.

Udalerri-aldaketak aldatu

1842ko ekainaren 27a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Arruetarekin fusionatu zen; harrezkero Arrueta-Sarrikotaren barruan dago.

Eraikin eta monumentu historikoak aldatu

  • Herriko eliza XIX. mendekoa da.
  • Samakoitz auzoan (Arrueta eta Sarrikotaren artean) hil-kapera bat dago, izen bereko familiarena; bertan hilerrian zeuden hilarri diskoidal batzuk erantsi egin dira.[2]

Ekonomia aldatu

Nekazaritza eta abeltzantzan dago oinarriturik:

  • Laborantza: garia, artoa, garagarra eta mahatsa.
  • Abeltzantza: behiak, ardiak, txerriak, antzarak eta ahateak.

Basogintzak eta barraskilo-hazkuntzak ere badute garrantzia.

Kultura eta hezkuntza aldatu

1833an herriak eskola zuela adierazten du inkesta batek; orain, aldiz, udalerri osoak ere eskolak konpartitu behar ditu Amorotze-Zokotze, Martxueta, Oragarre eta Behauzerekin.[3]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa