Saroi zelaia edo bazka lekua ondoan duen borda da[2]. Ardien bazkalekua, bereziki etxolaren ingurukoa[3]. Saroia biribilean mugatutako lurra da, erdian harri bat duena[4] (haustarri deitua), eta artaldearen babeslekua izaten zen. Udan saroi garaienetara igotzen ziren artaldeak. Neguan, berriz, saroi babestuen eta handienetara joaten ziren. Lurraldea antolatzeko sistema zaharrenetakoa izan zen.[5]

Zizurkilgo Selako gaineko saroiko artamugarria. Gainean 6 zati banatzen dituzten 3 marra ditu zizelkatuta.[1]

Jatorriz, saroiak auzotar guztienak ziren, baina denbora aurrera joan ahala, norbanakoen jabetza bilakatu ziren[4].

Itxura aldatu

Zerutik ikusita oraindik-orain posible da saroiak ikustea: zirkuluak dira. Erdian mugarri batek beste lau puntu kardinaletan markatzen zuten saroiaren mugak. Denborarekin, askotan, saroietan baserriak sortu ziren.

Sinonimoak aldatu

Saroiek izen desberdinak izan dituzte lurraldez lurralde:[6]

  • Saroi esaten zaie Gipuzkoan[7] eta Nafarroan
  • Korta edo kortabaso Bizkaian eta Araban
     
    Azkonarzuloeta kortabasoko mugarria Sollube mendian Arrietan.
  • Ola Zuberoan
  • Seles izena ere erabiltzen da.

Historia aldatu

Idatzizko historia abiatu zenetik dago horien testigantza. Luis Mari Zaldua Etxabe Euskal Filologian doktoreak hogei urte daramatza Hego Euskal Herriko saroiak ikertzen, eta 2.000 inguru dauzka dokumentatuta. XI. mendeko garaian kokatu du bere burua: «Erdi Aro berantiarreko lehen gizaldietako ekonomia, neurri handi batean, abeltzaintzan oinarritzen zen; batez ere, behien zaintzan. Jarduera horretarako saroiak sistemaren oinarriak ziren». Orreagako, Iruñeko eta Ziortzako monasterioek azienda handiak zituzten, eta horiek bazka zezaten saroi ugari zeuzkaten euren jabetzan.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 1965-, Zaldua Etxabe, Luix Mari,. ([2006]). Saroiak eta kortak : mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. L.M. Zaldua ISBN 8461115643. PMC 433548943. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Bilaketa - saroi» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  4. a b Bizkaiko Ondare Historikoa: Saroeak
  5. (Gaztelaniaz) (PDF) Los Seles de Busturialdea-Urdaibai. Paisaje, cultura y etnografía.. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  6. (PDF) 750 URTE ETA AURRERA. BIRIBILAK MENDIETAN. EL MONTE EN CIRCULOS. SELES • KORTAK • SAROIAK. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  7. (Gaztelaniaz) Arenzana, Txema. (). «Los seles en Errenteria: una primera aproximación» Bilduma: Revista del Servicio de Archivo del Ayuntamiento de Errenteria = Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria (23): 179–214. ISSN 0214-624X. (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).

Kanpo estekak aldatu