Santizpirita

Baionako auzoa

Santizpirita[1] (San Izpiritu edo Ezpiritu Saindua batzuetan eta Saint-Esprit frantsesez) egun Baionako auzoa da, Aturri ibaiaren eskuinaldean kokaturik. Egun auzoa bada ere, nortasun handiko gunea izan da eta historian zehar batzuetan berezko udalerria izan du. 2010eko erroldaren arabera 5.342 biztanle zituen.

Santizpirita
 Euskal Herria
Santizpirita auzoaren ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Lapurdi

| herrialde bandera2 | izena = Lapurdi | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaBaiona
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°29′44″N 1°28′02″W / 43.49556°N 1.46722°W / 43.49556; -1.46722
Garaiera8 metro
Demografia

Izenaz aldatu

Okzitanieraz, hots, lekuizenaren jatorriko hizkuntzan, Sent Esperit edo Sent Esperit deu Cap deu Pont (Zubiburuko Espiritu Saindua) da. Euskaraz ezbaian da zein toponimo erabili behar den, sarritan Santizpiritu, Santu Izpiritu eta beste hainbat aldaera ere erabiltzen baitira.

Jentilizioarekin berdin gertatzen da: euskaraz ebatzi gabe dago. Aldiz okzitaniera normalizatuan sent esp(e)ritòi (grafia frantsestuan, espritoy) da eta frantsesez spiritain/spiritaine.

Historia aldatu

XII. mendean sortu zuten Espiritu Santuaren ordenako monjeek, eta hortik hartu zuen izena auzuneak. Bertan, Done Jakue bidearen erromesek hartzen zuten ostatu.

XVI. mendean bertan geratu ziren bizitzera Portugal eta Espainiatik egotzitako juduak. Gaur egun ere etorkinak bizi diren auzoa da.

Historikoki bere esparruak loturak izan ditu bai Aturriz bestaldeko Baionarekin bai goiko ordokiko Doneztebe (okzitanieraz Sent Esteve, frantsesez Saint-Étienne) herri zahar eta udalerri ohiarekin.

Bereiztea erdietsi eta Saint-Esprit-lès-Bayonne udalerria sortu zen. Frantziako Iraultzarekin bi urtez (1793-1795) Jean-Jacques-Rousseau izena ipini zioten[2]. Baionatik ere autonomoa zen eta Landak departamentura pasarazi zuten. 1857ko ekainaren 1ean Baionarekin bat egin zuen eta horrekin batera departamentua aldatu zen. Nortasunaren seinale, bere izena duen zubia zeharkatzen dutenean gaur egun ere bertako askoren usadioa "Baionara noa" esatea da[3].

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
4 509 4 763 4 946 5 283 5 895 5 997 7 324 7 758 6 819
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
7 039 - - - - - - - -
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
- - - - - - - - -
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
- - - - - - - - -

Iturria: Cassini proiektua[4].

Ondasun nabariak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona


Kanpo estekak aldatu