Santi Cosma e Damiano basilika (Erroma)

Santi Cosma e Damiano basilika (euskaraz: «Kosme eta Damian deunena») Erromako foroen gune zaharrean kokatutako eliza kristaua da.

Santi Cosma e Damiano basilika (Erroma)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′32″N 12°29′15″E / 41.89231093°N 12.48750302°E / 41.89231093; 12.48750302
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVI. mendea
Izenaren jatorriaSaints Cosmas and Damian (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaSaints Cosmas and Damian (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArte paleokristaua
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia dei Fori Imperiali, 1 - Roma
E-postamailto:ufficio.matrimoni@gmail.com
Telefonoatel:+39-06-699-0808 eta tel:+39-06-692-0441
Webgune ofiziala

Vespasianoren foroko Campitelli rionian barruan kokatutako eliza katolikoa da, Bakearen Foroa izenaz ere ezaguna den ingurunean kokatua. Erroma klasikoko tenplu eta eraikin zahar izandako batzuk ditu oinarrian, eraldatua berreraikuntzetan. Eraikin zirkularra da, Via dei Fori Imperiali kaletik duelarik sarbidea. Gaur egun tituli kategoria duen Erromako elizetako bat da, diakono kardinal baten egoitza.

Historia aldatu

Eraikinaren oinarria IV. mendearen hasieran eraiki zen tenplu erromatar gisa. Ustez Valerio Romulo Maxentzio Enperadorearen seme eta ko-kontsulari eskaini zitzaion, 309an hil ondoren jainkotua izan zenari. Maxentziok inguruan egindako berreraikuntza programa baten parte izan zen, 306an sute negargarri bat izan ondoren. Romuloren tenplu horren aurretik beste batzuk ere egon zitezkeen inguruan: Jupiter Estator-en tenpluaren oinarriak (K. a. VIII. Mendea) edo Penateei eskainitako beste bat.

Tenplua kristautasunerako berrerabili zen 527. urtean. Ostrogodoen errege Teodoriko Handiak eta bere alaba Amalasuntak dohaintzan bi eraikin eman zizkioten Felix IV.a Aita Santuari, Bakearen Foroko liburutegia zeritzona (Bibliotheca Pacis) eta Romuloren tenplua. Bi eraikinen baturatik sortu zuen Felix IV.ak basilika berria, eta dedikatu zen Kosme eta Damian santuen izenean. Greziako martiriak ziren hauek, osagileak eta anaiak. Kastor eta Polux bi anaien antzinako kultu paganoarekin alderatzen zuen gurtza zen hura, eta izatez hantxe zen inguruan Erromako Kastor eta Poluxen tenplua.

Mosaikoak aldatu

Basilikan VI eta VII mendeetako bizantziar estiloko mosaiko garrantzitsuak daude, absidean. Mosaikoak garai hartako maisulanak dira. Erdian Kristo dago, zeruetatik jaisten Parusiaren unean, San Petrik Kosme eta Teodoro santuak aurkezten dituela (eskuinean), eta San Paulok Damian eta Felix IV.a aita santua aurkezten dituelarik; bigarren honek elizaren maketa darama eskuan (ezkerrean).

 
Parusiaren mosaikoa, absidean.

Kanpo estekak aldatu