Santa Maria eliza (Agurain)

eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen

Santa Maria eliza Aguraingo eraikin erlijiosoa da, eliza-gotorleku izan zena.

Santa Maria eliza (Agurain)
Kultura ondasuna
Aguraingo herrigune historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′15″N 2°23′22″W / 42.85422°N 2.38951°W / 42.85422; -2.38951
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
BICRI-51-0005109
6

1984an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen[1].

Historia aldatu

XV. mendearen bukaera aldera eraiki zuten aurretiko baseliza baten gainean eta Aguraingo harresien parte izan zen. Estilo gotiko berantiarrean egina da. XVI mende hasieran ataria egin zuten eta XVII mendean sakristia. Sakristia handia da eta izkinan bakoi eder bat dauka. Kanpai-horma ere XVII mendekoa da. 1806an Manuel Antonio Carvajok egindako organoa ezarri zuten[2].

Arkitektura aldatu

Oinplano errektangularra eta hiru habearte ditu, erdikoa beste biak baino zabalagoa eta altuagoa da. Burualde poligonala dauka. Mendebaldeko fatxadan hiru kofradurako kanpai-horma barrokoa du[3].

Koroa aldatu

1530. hamarkadan eraiki zen koroa Aguraingo jaun Petri Lopez Aiarakoa komuneroaren porrota eta Karlos V.a enperadorearen garaipena ospatzeko. Borroka horri esker, Agurain hiriaren jabetza eskuratu zuen erregeak.[4] Estilo platereskoa du.

Elizako koroa Euskal herriko lengoaia humanistaren lehenengotako adibide bat da eta Micaela J. Portilla-ren esanetan Arabako koro plateresko ederrena. Horregatik dauka Karlos enperadorearen armarri handia erdian. Hau egiteko 3.000 maravedi ordaindu zitzaizkion udaletxeari. Alboetan irudiz erabat apaindua ageri da eta eusten duen bobeda ere ikusgarria da.

Habearte nagusiaren hasieran kokaturik dago.

Erretaula aldatu

Lopez Larreakoaren Errenazimenduko maisulana da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. www.mcu.es
  2. «Andre Mariaren eliza (Agurain)» turismoa.euskadi.eus.
  3. Informazio panela. (). Santa Maria Eliza. (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).
  4. (Gaztelaniaz) «EL CORO DE SANTA MARIA DE AGURAIN» Agurain Berri (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.