Santa Maria del Popolo basilika

Santa Maria del Popolo basilika (italieraz: Basilica Parrocchiale Santa Maria del Popolo) Erroman kokaturiko basilika agustindarra da. Piazza del Popoloren iparraldean dago, Marteren Zelaia rionean.

Santa Maria del Popolo basilika
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°54′41″N 12°28′35″E / 41.9114°N 12.4764°E / 41.9114; 12.4764
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1099
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaBaccio Pontelli (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza del Popolo, 12 - Roma
Webgune ofiziala

Izena aldatu

Aurelianoren Harresietako ateetako bat zen Porta del Popoloren ondoan eraiki zenez honek eman zion izena basilikari eta azkenik enparantza guztiari.

Historia aldatu

XI. mendean Paskoal II.a Aita Santuak kapera bat eraiki zuen Neron enperadorearen hilobia zegoen tokian. 1227an Gregorio IX.ak handitu egin zuen baina gaur egungo basilikaren itxura XV mendean hartu zuen Sixto V.aren bultzadari esker. Argi ez badago ere, badirudi Andrea Bregno arkitektoa izan zela pizkunde itxurako diseinua egin eta lanak aurrera eraman zituena.

XVI. mendean Donato Bramante eta Rafael Sanziok koro absidiala egin zuten eta XVII. mendean Gian Lorenzo Berninik aurrealdean aldaketa nabarmenak egin zituen, bai eta barnealdeko dekorazio berria ere.

XIX. mendean Piazza del Popolo berrantolatzea erabaki zen eta basilikaren ondoan zegoen komentua eraitsi egin zen. Komentu hortan izan zen XV. mendean Martin Lutero, Erromara egindako bidai famatuan.

Arkitektura aldatu

Arkitektura aldetik aipagarriak dira honako elementu hauek:

  • Koroa (XVI mendekoa)
  • Chigi kapera (XVI mendekoa)
  • Cybo kapera (XVII mendekoa)

Kanpo estekak aldatu