Santa Maria Siongoaren eliza

Santa Maria Siongoaren eliza (amhareraz: ርዕሰ አድባራት ቅድስተ ቅዱሳን ድንግል ማሪያም ፅዮንRe-ese Adbarat Kidiste Kidusan Dingel Maryam Ts’iyon) Etiopiako Aksum hirian dago, Etiopiako patriarka-hiri koptoaren barruan. Tradizioaren arabera, basilika honetan Itun-kutxa zaintzen dute, ustez, Salomonen seme Menelik I.ak han utzi zuen eta. Emakumeak ezin dira basilikaren barrura sartu.

Santa Maria Siongoaren eliza
ርዕሰ አድባራት ቅድስተ ቅዱሳን ድንግል ማሪያም ፅዮን
Kokapena
Estatu burujabe Etiopia
Etiopiako eskualdea Tigray
Etiopiako zonaMehakelegnaw zona
WoredaAxum town
HiriaAxum
Koordenatuak14°07′49″N 38°43′10″E / 14.130277777778°N 38.719444444444°E / 14.130277777778; 38.719444444444
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Izenaren jatorriaMaria
ErlijioaEtiopiako eliza ortodoxoa
IzenaMaria
Arkitektura
EstiloaByzantine Revival architecture (en) Itzuli

Historia aldatu

Beste tradizio batek, Axumgo Erresumako lehen gobernari kristaua zen Ezanaren erregealdian eraiki zutela dio, hau da IV. mendean.[1] San Frumentzio gotzaindegiaren garaian eraiki zutenetik, eliza gutxienez bi aldiz suntsitu eta berreraiki dituzte. Lehendabizikoz, Gudit erreginaren erregealdian- X. mendean- suntsitu zuten eta bigarrena XVI. mendean izan zen, Ahmad ibn Ibrahim al-Ghazi jeneralaren agindupean. XVI. mendean, Gelawdewos enperadoreak berreraiki eta, XVII. mendean, Fasilidesek handitu zuen.[2]

Santa Maria Siongoaren eliza Etiopiako enperadoreen koroatze leku tradizionala izan da.[3][4]

1950eko hamarkadan, Haile Selassie enperadoreak antzinakotik gertu katedral berri bat eraiki zuen, gizon eta emakumeentzat irekia.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Sacredsites.com. Sacred Sites of Ethiopia and the Arc of the Covenant. .
  2. (Ingelesez) UNESCO World Heritage Centre. Aksum - UNESCO World Heritage Centre. .
  3. (Ingelesez) Raffaele, Paul. Keepers of the Lost Ark? | People & Places | Smithsonian. Smithsonianmag.com.
  4. (Ingelesez) Jean-Bernard Carillet, Stuart Butler, Dean Starnes. Ethiopia & Eritrea. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.