Santa Katalina zubia[1] Donostia hiriko Erdialdean dagoen zubi bat da. Urumea ibaia zeharkatuz Askatasunaren etorbidea eta Mirakruz kalea lotzen ditu. Urumea ibaia zeharkatzen duten lehenbiziko sei zubietatik bigarrena da Santa Katalina (beste lauak Zurriola zubia, Maria Kristina zubia, Mundaitz zubia, Agirre Lehendakaria zubia eta Errealaren zubia dira).

Santa Katalina zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′16″N 1°58′41″W / 43.321°N 1.978°W / 43.321; -1.978
Map
Arkitektura
ArkitektoaAntonio Kortazar

Historia aldatu

Antzinako egurrezko Santa Katalina zubiaren lehen aipamenak XIV. mendekoak dira; garai hartan hirigunean Urumea zeharkatzen zuen zubi bakarra zen, eta XIX. mendera arte honela jarraitu zuen.

1872an, gaur egungo zubi neoklasikoa inauguratu zuten, Antonio Kortazar arkitektoaren zuzendaritzapean, eta 1874an egurrezko zubia ("Zubi-zarra" izenez ezaguna)[2] eraitsi zuten.[3] 2014ko otsailaren 2ko enbataren ondorioz, kalte handiak izan ziren zubian.

Egitura aldatu

Lau arku beheratu ditu eta harlanduzko lana da. Mutrikuko harri argiekin eta Ereñoko kareharri gorriekin eginda dago.

 
Santa Katalina zubia 1880 eta 1910 bitartean.
 
Urumea ibaiaren itsasoratzea (1865 Didier Petit de Meurville). Egurrezko "Zubi-zarra" ikusten da bertan.

Erreferentziak aldatu

  1. Donostiako zubien izenak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean.
  2. [1] Donostiako toponimiaz egin zen lana, dokumentuetan iturriak bilatuta.
  3. «Siglo y medio de puente Santa Catalina» Diario Vasco 2022-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia