Santa Comba eliza (Bande)

Santa Comba eliza (galizieraz: Igrexa de Santa Comba de Bande) Bande udalerrian dago Ourensen. VII. mendeko bigarren erdialdean eraiki zen eta osotara galdua den monasterio baten eliza zen.

Santa Comba eliza (Bande)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaOurenseko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaBande
Galiziako parrokiaSanta Comba, Bande
Settlement in Galicia, SpainSanta Comba
Koordenatuak41°58′23″N 8°00′08″W / 41.9731°N 8.0021°W / 41.9731; -8.0021
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaColumba of Sens (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaVisigothic architecture (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0000198

Laukizuzen batean sartuta dagoen gurutze greko bat da oinplanoa. Burualdea irtena , karratua eta zuzena da. Espazioaren zatiketa handia ikus daiteke (garaiko liturgiaren beharretara egokitua). Atondoaren alboetan bi areto txiki topa daitezke eta gurutzaduratik beste bi aretotara pasa daiteke.

Guztiz gangatua dago, adreiluz eginiko kanoi gangarekin. Zinborioan arrai hezur ganga topa dezakegu (Gala Placidiaren mausoleoan bezala, Ravennan). Estalkia kanpotik bi isurialdeko teilatua da eta zinborioan lau isurialdeko teilatua..

Adreiluarekin batera harria ere erabili zen eta askotan berrerabiliak ziren beste elementuak. Bertan, musulmanak azaldu zirenean abandonatutako zen beste eliza bat zegoen 680. urtean egina. Material berrerabilien beste jatorria: inguruetan erromatar garaieran eraikitako bainu batzuk izan ziren, kapitel eta pilareak ikus daitezke.

Barnekaldea xumea da eta dekorazio bakarra inposta lerro bat dugu, bertan motibo begetalak azaltzen dira. Absidean horma margo arrastoak daude. Harlanduz egina dago.

Ikus ere aldatu

Kanpo estekak aldatu