Sant'Angelo Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hamaikagarrena da. Erromako judutegia izan zen bertan eta gaur egun sinagoga eta Juduen Museoa daude haren adierazgarri.

Sant'Angelo
R. XI Sant'Angelo
Erromako Rioniak
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Izen ofizialaSant'Angelo
Jatorrizko izenaR. XI Sant'Angelo
Geografia
Koordenatuak41°53′36″N 12°28′40″E / 41.893333°N 12.477778°E / 41.893333; 12.477778
Map
Azalera0.1376 km²
MugakideakPigna, Campitelli, Ripa, Regola eta Sant'Eustachio
Demografia
Biztanleria1.033 (2020ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea7.507,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

Geografia aldatu

Erromako rionien artean txikiena da eta Tiber ibaiaren eskuinaldean kokaturik dago, Tiber uhartearen parean. Eremu laua da eta antzina Tiber ibaia handi zetorrenean urak eremu hau estaltzen zuen.

Historia aldatu

Antzinako Erroma garaian Tiber ibaia gurutzatzeko ibi naturala zen eta garrantzia estrategiko handia zuen beraz. K.a. III mendean Circus Flaminius eraiki zuen bertan Gaio Flaminio kontsulak eta k.a. I mendean Zesar Augusto enperadoreak hainbat eraikin altxatu zituen inguruan; Martzeloren antzokia eta bi atari, besteak beste.

Erdi Aroan eraikin guzti hauek egoera txarrean aurkitzen ziren. Porticus Octaviae atariaren hondarretan arrain merkatua ezarri zen. 770 urtean Sant'Angelo in Foro Piscium (San Angel arrain merkatukoa) eliza eraiki zen eta honek eman zion rioneari izena. Langile jendeak osatzen zuen auzoko biztanleria, hala nola, sokagileak, errementariak, ile-moztaileak eta arrain merkatuko langileak. Pizkunde garaian Erromako judutegia kokatu zen auzoan baina 1555 urteko uztailaren 14an Paulo IV.ak harresitu egin zuen. 1848 urtean Pio IX.ak harresiak eraitsi zituen eta 1870an bigarren mailako hiritar izateari utzi zioten.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu