Sanremo

udalerri italiako

Sanremo (batzuetan San Remo ageri da, nahiz eta ofiziala ez izan) 57.000 biztanle inguruko hiri bat da, Liguria mendebaldeko mediterranear kostaldean dagoena, Italiako ipar-mendebaldean, Genovako golkoan.

Sanremo
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaImperia
EskualdeaLiguria
AlkateaMaurizio Zoccarato
Posta kodea18038
ISTAT kodea008055
Geografia
Koordenatuak43°49′03″N 7°46′30″E / 43.8175°N 7.775°E / 43.8175; 7.775
Map
Azalera54,73 km²
Altuera15
MugakideakApricale, Bajardo, Ceriana, Ospedaletti, Perinaldo, Seborga eta Taggia
Demografia
Biztanleria52.787 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.742 (2018)
Dentsitatea1.041,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0184
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHelsingør, Atami, Budva, Tortona eta Karlskoga udalerria
Katastro kodeaI138
Sailkapen sismikoa3s (Txiki-ertaina)
MatrikulaIM
http://www.comunedisanremo.it/
Kirol portua.

San Remo gune turistiko ospetsu bat da, ezaguna bere lore azokagatik eta bere arrantza portuagatik. Kantu melodikoen jaialdi bat hartzen du urtero, Sanremoko kantu jaialdia bezala ezagutzen dena. San Remoko rallya ere ospatzen da bertan, Munduko Rally txapelketaren zati zen automobilismo lasterketa bat Sardiniako Rallyagatik aldatu zen arte. Gainera Milan-San Remo klasiko ziklistaren helmuga ere bertan dago, Munduko Txirrindularitza Koparen zati dena. Bertako monumentuen artean San Siro katedrala nabarmentzen da, XIII. mendean eraikia. Bertan, urtero, San Remoko EPT ekitaldia ospatzen da, non munduko poker jokalaririk hoberenak bertako kasinoan biltzen diren.

1920ko apirilak 19tik 26ra San Remo konferentzia aliatuaren egoitza izan zen Lehen Mundu Gerraren ondoren. Gainera, Ignacio Manuel Altamirano 1893an hil zen hiria, Alfred Nobel 1896an eta 1967an Luigi Tenco kantariak bere buruaz beste egin zuen hiria da.

Eboluzio demografikoa aldatu

  • 1861: 12464 biztanle
  • 1871: 12890 biztanle
  • 1881: 18760 biztanle
  • 1901: 22440 biztanle
  • 1911: 27013 biztanle
  • 1921: 26093 biztanle
  • 1931: 29583 biztanle
  • 1936: 33003 biztanle
  • 1951: 40464 biztanle
  • 1961: 55209 biztanle
  • 1971: 62210 biztanle
  • 1981: 61170 biztanle
  • 1991: 56003 biztanle
  • 2001: 50608 biztanle

Hiri mugakideak aldatu

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Sanremo)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12 12 15 17 21 25 29 29 25 21 16 13 20
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0 1 3 6 10 13 16 16 13 9 4 1 8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 102 89 91 81 76 38 20 43 56 107 97 79 879
Iturria: Intellicast[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Sanremo historic weather averages. Intellicast (Noiz kontsultatua: 24 September 2009).

Kanpo estekak aldatu