Sanni Mari Elina Kurkisuo, izen artistikoa Sanni duena (Lohja, Finlandia, 1993ko maiatzaren 26a) abeslari eta aktore finlandiarra da. Pop estiloa jorratzen du eta finlandieraz abesten du[1].

Sanni Kurkisuo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSanni Mari Elina Kurkisuo
JaiotzaLohja1993ko maiatzaren 26a (30 urte)
Herrialdea Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta kantugilea
Genero artistikoaelectropopa
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
perkusio instrumentua
biolina
DiskoetxeaWarner Music Group

IMDB: nm4241463 Facebook: sannivirallinen Twitter: sannivirallinen Instagram: sannivirallinen Youtube: UCRzwqGCGiDc2H6XwgPNZq9g Spotify: 7meg3neLTT2WR1LDjL8jze iTunes: 471210157 Musicbrainz: 06c77409-da80-4bac-a4d1-0c402300a32e Songkick: 7460279 Discogs: 3319785 Allmusic: mn0002586057 Deezer: 1532852 Edit the value on Wikidata
Sanni Finlandiako Ilosaarirock kontzertuan, 2016an.

Biografia aldatu

Hastapenak aldatu

1993an jaio zen Lohjan eta 2012 urtean Sibelius-lukio arte eskolan graduatu zen. Urte berean Miss Farkku-Suomi filma finlandiarrean hartu zuen parte[2][3].

13 urterekin hasi zen musika munduan eta 2013ko apirilaren 5ean bere aurreneko singlea atera zuen, Prinsessoja ja astronautteja[4]. Finlandiako musika zerrendetan hirugarren postuan kokatu zen singlea eta 2013an bertan diskoa plazaratu zuen, Sotke mut[5]. Diskoa bederatzigarren postuan gelditu zen. Prinsessoja ja astronautteja-z gain Me ei olla enää me ere single arrakastatsua izan zen[6].

Hurrengo diskoak aldatu

2015ean Lelu atera zuen[7] eta single entzunena "2080-luvulla" izan zen. Hamaika aste egin zituen Finlandiako airplay charteko lehen postuan[8]. 2016an bere izena daraman Sanni diskoa argitaratu zuen[9]. Bi disko hauek lehenengo postura iritsi ziren Finlandiako zerrendatan[10].

2018 urtean "Dracula"[11] eta "Pornoo"[12] laburmetraietako protagonista izan zen. 2018ko MTV Europe Music Awards sarietan Finlandiako aktore onenarentzako izendapena jaso zuen.

2019an bere laugarren diska atera zuen, Trippi izenekoa ("bidaia"). "Hey Kevät" singleak bigarren postua lortu zuen Finlandiako musika zerrendetan[13]. 2020ko udaberrian abiatzekoa zuen kontzertu bira udazkenera atzeratu behar izan zuen COVID-19 pandemiaren erruz[14].

Pandemia ostean aldatu

2021eko maiatzean disko berri bati begira aurreneko singlea atera zuen, "Pettäjä" izenekoa. Bideoklipak arrakasta handia izan zuen, Finlandiako zerrendetan lehen postua eskuratzeraino[15]. Bigarren single bat ere atera zuen ondoren, "Kesken", honek bigarren postua lortu zuen[16]. Bi single hauen arrakasta ikusita Kesken EP izenarekin bost abestitako EPa atera zuen 2022ko ekainaren hasieran[17] eta 2023an bosgarren disko luzearen prestaketan ari da, lehenengo aldiz ekoizlea ere izango da[18]. Single berria atera du, "Haukilahden rantaan", Haukilahden hondartzan grabaturiko abesti tristea, minbiziaren gaia jorratzen baitu[19]. Urte berean Isac Elliot abeslariarekin "Riidellään" abestia atera zuen[20].

2023ko udan Sanniversary izeneko kontzertu bira egin zuen Finlandian zehar musika munduan daramatzan 10 urtean ospatzeko. Azkenengo kontzertua Helsinkiko Jaialdian izan zen[18].

2024an The Voice-ren Finlandiako lehiaketan talde baten gidaria da[21]. Finlandian zeharreko bira berri bati ekin dio.

Diskografia aldatu

Diskoak aldatu

  • Sotke mut (2013)
  • Lelu (2015)
  • Sanni (2016)
  • Trippi (2019)
  • Kesken EP (2022) - 5 abesti

Singleak aldatu

Finlandiako zerrendatan 1. postua lortu zuten singleak:

  • "Että mitähän vittua" (2016)
  • "Oo se kun oot" (featuring Paperi T) (2016)
  • "Pornoo" (2018)
  • "Jacuzzi" (2018)
  • "Pettäjä" (2022)

Filmografia aldatu

  • Miss Farkku-Suomi (2012)
  • Dracula (2018) - laburmetraia
  • Pornoo (2018) - laburmetraia

Erreferentziak aldatu

  1. (Finlandieraz) «SANNI: Sotke mut» Soundi.fi (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  2. (Finlandieraz) «Miss Farkku-Suomi -leffan Sanni on tulevaisuuden tähti!» www.iltalehti.fi (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  3. Miss Farkku-Suomi. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  4. (Ingelesez) ‎Prinsessoja & Astronautteja - Single by Sanni. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  5. (Ingelesez) «Sanni - Sotke Mut» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  6. (Finlandieraz) «Musiikkituottajat - Tilastot - Suomen virallinen lista - Artistit» www.ifpi.fi (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  7. (Finlandieraz) «SANNI : LELU - Levykauppa Äx» www.levykauppax.fi (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  8. Txantiloi:Fi-FI «Suomen Virallinen Lista» Musiikkituottajat (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  9. (Ingelesez) «Sanni - Sanni» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  10. (Finlandieraz) «Musiikkituottajat - Tilastot - Suomen virallinen lista - Artistit» ifpi.fi (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  11. Dracula. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  12. SANNI: Pornoo. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  13. Txantiloi:Fi-FI «Suomen Virallinen Lista» Musiikkituottajat (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  14. (Finlandieraz) «Nämä tapahtumat on peruttu Suomessa: Messukeskus siirtää kaiken, JVG perui areenakiertueensa: ”Tää on tosi surullinen tilanne”» www.iltalehti.fi (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  15. (Finlandieraz) «Suomen Virallinen Lista» Musiikkituottajat (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  16. (Ingelesez) «SONG: Sanni - 'Kesken' » Scandipop.co.uk» Scandipop.co.uk 2021-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  17. (Ingelesez) «KESKEN - EP by Sanni» Genius (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  18. a b (Ingelesez) «SANNIVERSARY» Helsinki Festival 2023-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  19. (Gaztelaniaz) «SANNI - Letra de Haukilahden rantaan + traducción al Inglés» lyricstranslate.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  20. Isac Elliot - Riidellään feat. SANNI (Lyric Video). (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  21. Txantiloi:Fi-FI Ikonen, Emmi. (2023-10-12). «The Voice of Finlandin uudet kasvot julki - Sanni ja Arttu Wiskari valmentajiksi» Seiska.fi (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanni Kurkisuo