Sangro (latinez: Sagrus; antzinako grezieraz: Ισαγρος, Isagros) erdialdeko Italiako ibaia da. Apeninoetan, Abruzzoko Parke Nazionalaren erdian, du iturburua. Hego-ekialderantz jo eta Pescasseroli, Opi eta Villetta Barrea igaro ondoren Barrea aintzira sortzen du. Ipar-ekialdeko norabidea hartu eta Alfedena, Castel di Sangro, Ateleta, Quadri eta Villa Santa Maria zeharkatzen ditu. Aventino ibaiaren urak hartu eta Adriatikoan, Punta Cavelluccio lurmuturretik hegoaldean, bokalea du.

Sangro
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera122 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°14′10″N 14°32′34″E / 42.2361457°N 14.542808°E / 42.2361457; 14.542808
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.545 km²
Ur-emaria20 m³/s
Bokalea
()
Adriatikoa

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.