Saneamendua (batzuetan saneatzea) eraikin eta ingurunearen osasun egoera egokia ipintzea[1] helburu duen osasun publikoko ekintza tekniko eta sozioekonomikoen multzoa da. Ekintza horiek honako hauek dira: alde batetik, edateko uraren, hondakin-uren eta isurien kudeaketa sanitarioa, bestetik, hondakin solidoak, hondakin organikoak (gorotzak eta elikagaien hondakinak), isurketak atmosferara eta osasunerako arriskuak murrizten dituzten portaerak eta kutsadura saihesten duen portaera higienikoa biltzen ditu. Gehienetan ordea, Euskal Herrian behintzat, ur zikinak kudeatzeri dagokio saneamendua (ur horniduratik bereizi) eta horregatik ur-zikinak edo ur-zikin sarea terminoen sinonimoa da.

Saneamendu falta. Cabo Haitiano, Haiti.

Helburu bezala, izaki bizidunari eragiten dion hiri eta landa eremuko eta ingurumeneko bizi baldintzak sustatzea eta hobetzea du.[2]

"Saneamendu" terminoaren erabilera, herrialde desberdinetako ingeniarien artean aldatzen da. Adibidez, Hego Konoan, Bolivian eta Perun esanahia zabala da. Hala ere, Latinoamerikako beste herrialde batzuetan erabilera murriztuagoa da eta saneamendu sanitarioa eta araztegien tratamendua hartzen du barne, edateko ur hornidura kontuan hartu gabe. Mexikon, terminoaren erabilera murriztuena da, araztegien tratamendua bakarrik hartzen du kontuan. Batzuetan, testuinguruaren arabera, hondakin solidoen kudeaketa eta portaera higienikoa hartzen dira kontuan edo ez.

Historia aldatu

Hiri saneamenduaren lehen frogak Harappa, Mohenjo-Daro, eta duela gutxi aurkitutako aitzinako aztarnak Rakhigarhi-n ikusi dira. Hiri honen barruan, banakako etxeek edo etxe taldeek putzuetatik ateratako ura zuten. Ur hondakinak estalitako isurbideetara zuzentzen ziren, eta hauek kale printzipalarekin lerrokatuta zeuden.[3]

Erromatar inperioan zehar, ingeniaritza asko aurreratu zen, hala nola, bainu publikoak, termak eta akueduktuak egin zituzten. Baita hondakin uren ebaluazioa edo hondakinen ezabapena ere.

Hiri erromatarrak, Ponpeia eta Herkulano bezalako hiriek, saneamendu sistemarako elementuak zituzten: ura hornitzea hirietako kaleetan eta biltzeko estolderiak, eta ur hondakinen ezabapena toki jendeztatuetan.

Baina Europan ia ez dago saneamendu zerbitzuen beste frogarik Goi Erdi Arora arte. Egoera ez-sanitarioak eta jende pilaketa hedaturik zegoen Europa eta Asian Erdi Aroan zehar, aldizka, pandemia katastrofikoak izan zituen, hala nola, Justinianoren izurria (541-542) eta Izurri Beltza (1347-1351). Bi gertaera hauek heriotza pila bat ekarri zituen eta gizartea guztiz aldatu zen.[4] Erdi Aroan, higiene eta osasun publikoan atzerapen bat ikusi da, musulmanek konkistatuko lurraldeetan izan ezik, hauetan higiene arauak mantendu ziren.

Baldintza sozioekonomiko txarrek, janari faltak, arrazoi militar, erlijioso eta komertzialengatik migrazio mugimendu handiek, higiene faltarekin batera, Europako historiako izurriterik handienak eragin zituzten. Pizkunde garaian ere, zientziak eta arteak loratu ziren arren, ez zen osasun aurrerapen aipagarririk izan.

Aro garaikidearen hasieran, osasunaz jabetzen hasi zen eta XIX. mendearen erdialdean osasun publikoa, filosofia soziala, administrazio praktika eta gobernu politika bezala ezarri zen. Horrela, ondorioztatu da osasuna, neurri handi batean, baldintza sozioekonomikoen eta ingurumenaren saneamenduaren menpe dagoela. Horrela ikusi zen hirietako leku abandonatu eta zikinetako biztanleek ezin zutenez beren kabuz etxe hobeak eta osasuntsuagoak lortu, aire eta argi nahikoarekin, edateko ur hornidurarekin eta hondakin urak botatzeko sistemekin, haien osasuna eta indar fisikoa kaltetuta ikusi ziren. Beraz, kanpoko ingurunearen eraginez bizitza laburragoa zuten. Ondorioz, saneamendua hobetzeko neurriak hartu ziren eta populazioen osasuna babesteko gorputz sanitarioak sortu ziren.

Hondakin-ur sanitarioak aldatu

Hondakin urak, egoitza, erakunde eta merkataritza eta industria lokalak sortzen dituzten hondakinak dira. Hauek, sortzen diren tokian tratatu daitezke (adibidez: depositu septikoak edo arazteko beste bide batzuk) edo bildu eta kanalizazio sare baten bidez udal araztegira eraman daitezke.

Etxeko hondakin urak bildu eta tratatzeko ahaleginak tokiko eta estatuko arauen menpe egon ohi dira. Sarritan, hondakin uretan dauden industria-kutsatzaile batzuek tratamendu prozesu espezializatuak behar dituzte.

Osasun arazoak sor ditzaketen hondakinak honakoak dira: gizakien eta animalien gorotzak, hondakin solidoak, etxeko ur zikinak (ur beltzak eta ur grisak) eta nekazaritza eta industria hondakinak.

Ingeniaritza irtenbideekin prebentzio higienikoak egin daitezke (adibidez, saneamendu sanitarioak, ur hondakinen arazketa, isurketaren kudeaketa, hondakin solidoen kudeaketa eta gorotzen kudeaketa) eta teknologia sinpleekin (adibidez, komun lehorrak, pixa desbideratzeko komun lehorrak, hobi septikoak) edo besterik gabe, pertsonen portaeran aldaketa izanda, hala nola eskuko higiene hobearekin.[5]

Hondakin solidoen ezabaketa aldatu

Hondakin solidoen ezabaketa, erabiliko ez diren material solidoak eta gizakien eta animalien jardueretatik datozen material solidoak edo erdi solidoak ezabatzea barne hantzen ditu.

Ezabaketa erraz bereizten diren bost kategoriatan bana daitezke:

  • Nekazaritzako hondakinak
  • Industria hondakinak
  • Merkataritza hondakinak
  • Etxeko hondakinak
  • Ospitaleko hondakinak

Oro har, merkataritzako hondakinak eta etxeko hondakinak, hondakin organikoak izan ohi dira, hala nola, papera, egurra eta ehungintzako produktuak.

Hondakin industrialak, gehienetan hondakin ez-organikoak, hala nola, errautsak, eraikuntza hondakinak, material kimikoak, pinturak…

Azkenengoz, nekazaritzako hondakinak izaten dira errazenak ezabatzeko, esaterako, behien simaurra eta inausketa hondakinak.

Ezabaketa metodoak aldatu

Metodo hau edo beste bat aukeratzeko orduan irizpide ekonomikoak eta zirkunstantzialak hartu behar dira kontuan.

Isurketa kontrolatua, hondakinak geruzetan biltegiratzean datza, biztanleriatik urrun dauden tokietan.

Errausketan, hondakinen % 90 erretzen da. Errausketak beroa sortzeaz gain, energia gisa erabili daitekeena, CO2 eta berotegi efektuko beste gas batzuk sortzen ditu.

Ongarriak ekoiztean, hondakin solidoetatik substantzia organikoaren degradazioa lortzen da mikroorganismo aerobioei esker. Ondoren, hiru aste pasa ondoren konposta ontziratzeko eta saltzeko prest dago.

Baliabide energetikoen berreskurapena, errekuntza prozesuak eta pirolisi prozesuak dira. Erraustegi askok bero hori aprobetxatzen dute energia sortzeko.

Metalen birziklapena eta hondakin solidoen birziklapena teknika zaharra da. Metalak urtu eta berriro erabiltzen dira tresna berriak fabrikatzeko.

Hondakin arriskutsuak, esaterako, produktu kimiko toxikoak edo ospitaleetako hondakinak, arriskutsuak dira gizakiarentzat, osasunarentzat eta ingurumenarentzat. Hondakin mota hauek ez dira ezabatzen, baina edukiontzi handietan biltegiratzen dira, biltegiratzeko toki egokietan. Toki hauek gizakiaren presentziatik urrun eta ibai edo lurpeko uretatik urrun daude, azken honetan iragazpena ekiditeko.

Erreferentziak aldatu

  1. Saneatu Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2020-01-26)
  2. Cid, Camilo; Báscolo, Ernesto; Morales, Cristian. (2016-09-29). «La eficiencia en la agenda de la estrategia de acceso universal a la salud y cobertura universal en salud en las Américas» Salud Pública de México: 496–503.  doi:10.21149/spm.v58i5.8182. ISSN 0036-3634. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  3. Anil Gupta (3 de mayo de 2009). «Harappa next door». Sunday Pioneer. Consultado el 6 de diciembre de 2020.
  4. Cipolla, Carlo M.. (1980). Before the Industrial Revolution : European society and economy, 1000-1700. (2nd ed. argitaraldia) Norton ISBN 0-393-01343-X. PMC 6085480. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  5. Tilley, E., Ulrich, L., Lüthi, C., Reymond, Ph. and Zurbrügg, C. (2014). Compendium of Sanitation Systems and Technologies. 2nd Revised Edition. Swiss Federal Institute of Aquatic Science and Technology (Eawag), Duebendorf, Switzerland

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu