Sandra Fernandez-Agirre

aktore espainiarra

Sandra Fernandez-Agirre (Barakaldo, 1980ko ekainaren 29a - ) bizkaitar aktorea da. Bilboko Juan Antxieta zentroan arte eszenikoak ikasi zituen.

Sandra Fernandez-Agirre
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1980ko ekainaren 29a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm3263926 Edit the value on Wikidata

Antzerkian eta txotxongiloen munduan batez ere egiten du lan aktore gisa. Bilboko Juan Antxieta Zentroan arte dramatikoa ikasi zuen. Deabru Beltzak antzerki-konpainiarekin hasi zen lanean kale-antzerkian. Ondoren, Bilboko "Laressistens" antzerki-taldean sartu zen. Gainera, txotxongilo lan batzuetan ere parte hartu du, horien arteko berriena "Inmundo" izan da, euskaraz zein gazteleraz.

Ikus-entzunezkoen alorrean hainbat film laburretan parte hartu du (Entre dos aguas, Sábado noche, Toro, Encorbatado hasta las cejas), eta Zeppelin/HegazTVk ekoitzitako Campus telesailean aktore nagusia izan zen.

Azken urteetan, zinemako aktore gisa egin duen ibilbidea nabarmendu egin da, Karlos Alastruey-ren Lodo film luze fantastikoaren protagonista izan baita (film luze onenaren bigarren saria Festival of Fantastic Films, Manchester, Erresuma Batua;[1] “Golden Aphrodite” saria, 2010eko Cyprus International Film Machayfestival; film surrealista onenaren saria New York City International Film Festival jaialdian, 2010.[2]

El ángel entre la niebla film luzean lan egin zuen 2010ean, eta Mariren papera egin zuen.

Antzerkia aldatu

 
Alderray antzezlana.

Filmagintza aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Festival of Fantastic Films Manchester – The unique annual celebration of horror, SF and fantasy in films, TV and books. (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  2. (Ingelesez) NYCIFF.com. (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  3. tartean.com. ALDERRAY • Tartean Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  4. «Tartean Teatroa konpainiak antzezlan berria du, "Alderray"» EITB 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  5. Bretos, Ainhoa. (2022-03-01). «"Alderray" antzezlana aurkeztuko du martxoaren 9an Tartean Teatroak» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).

Kanpo estekak aldatu